Edukira joan

Trichonida aintzira

Koordenatuak: 38°34′21″N 21°33′09″E / 38.5725°N 21.5525°E / 38.5725; 21.5525
Wikipedia, Entziklopedia askea
Trichonida aintzira
Datu orokorrak
Garaiera15 m
Motaaintzira
Luzera19 km
Zabalera7,5 km
Azalera98,6 km²
Sakonera58 m
Bolumena2.868 hm³
EponimoaTrichonium (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak38°34′21″N 21°33′09″E / 38.5725°N 21.5525°E / 38.5725; 21.5525
Estatu burujabe Grezia
Lurraldeko administrazio-erakundeDecentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands
EskualdeaMendebaldeko Grezia
Unitate periferikoaEtolia-Akarnania

Trichonida aintzira (grezieraz: λίμνη Τριχωνίδα) ur gezako Greziako aintzira handiena da. Etolia lurralde menditsuan dago, Korintoko golkoaren iparraldean, Greziako mendebaldean.

98-100 km² hedadura du, [1], 19 km gehienezko luzera, 6 km-ko zabalera, 58 kmko perimetroa eta sakonera gehienez 58 m. Itsas gaineko 15 metrotan dago.

Ekologikoki garrantzi handia du aintzira honek. Arriskuan dauden espezie dezente aurkitzen dira bertan.

Polibio Megalopoliskoak K.a. 207. urtean Filipo V.a Mazedoniakoa, Termo hiri sakratutarantz zihoala, aintzira horretatik igaro izan zela azaldu zuen.

2007ko apirilaren 11an inguruak lurrikara handia pairatu zuen. Ondorioz, eraikin askok kalteak izan zituzten. Epizentroa aintziraren azpian kokatu zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]