Tristuibartea
Tristuibartea | |
---|---|
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune | |
Datu orokorrak | |
Mota | naturagune babestua eta Reserva Natural (en) |
Azalera | 56,54399 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′12″N 1°14′49″W / 42.95342°N 1.24686°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Hiriberri |
Tristuibartea Iratin dagoen erreserba naturala da. Petxuberroko mendiaren iparekialdean dago, Hiriberri Aezkoa herrian. 1987ko apirilaren 10eko 6/1987 Foru-legeaz babestuta dago.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]55 hektarea ditu. Irati ibaiatik mendiaren 940 metroetara doa; berez, malda eta amildegi bat dira. Lur gehienak amankomunak dira jabego pribatukoa den zati txiki bat salbu.
Erreserbak ametz ilaundun (Quercus pubescens) espeziearen basoa babestea nahi du. Baso mota hauek lehen Nafarroan oso zabalak ziren baina gaur egun aztarna batzuk bakarrik gelditzen dira. Oihanpean ezpel (Buxus sempervirens) espeziea da nagusi. Goiko aldean ere pagoak daude.
Basoa ondo kontserbatuta dago, eta zuhaitzak aparteko itxurakoak ez diren arren, espezie-aniztasun ona mantentzen du eta landaredia ondo egituratuta dago.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Tristuibarteara joateko ibilbidea.