Irati

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau oihanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irati (argipena)».
Iratiko oihana
Iratiko oihanaren ikuspegia, zuhaitzen gainetik.

Iratiko oihana Nafarroa Behereak, Zuberoak eta Nafarroa Garaiak bat egiten duten ingurunean hedatzen den basoa, Pirinioetako bi aldeetara, Orhiko gainetik Orbaizetako lurretaraino, Aezkoako mendebaldean. Euskal Herriko oihan handiena da eta Europako pagadirik zabalena, 17.195 Ha.rekin. Ugari dira, gainera, izeiak, pinuak eta arteak. Irati oihaneko beste espezie batzuk otsalizarra, astigarra, sahatsa, ezkia, zumar hostozabala dira, eta zuhaixken artean, ezpela, hurritza, gorostia, elorri zuria, ipurua eta basarana. Baso gaztea da, orain dela 12.000 urte sortutakoa.

Mitologiari dagokionez, basoa Euskal Herriko elezahar eta mitoen gune garrantzitsua da, batez ere Basajaunen bizilekuetako bat.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreinak dira oihanean bizi diren animaliarik handienak. Badira basurdeak, orkatzak, basakatuak, erbinudeak, azeriak eta azkonarrak ere, besteak beste.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko ibai garrantzitsuak sortzen dira Irati inguruko mendietan. Atlantiko aldera jotzen dute Errobi ibaiak (Ezterenzubiko mendietan sortua) eta Ezterengibel (Ezterenzubiko herrian biltzen zaio Errobiri) eta Lauribar (Donibane Garazin husten du ura Errobi ibaian) ibaiek. Mediterraneo aldera jotzen du Irati ibaiak.

Irati ibaia Urtxuria eta Urbeltza ibaiek bat egin ondoren jaiotzen da. Urrio ibaiaren urak hartu eta Irabiako urtegian sartzen da. Ondoren Aezkoan sartu, Orbaizeta, Orbara, Aribe eta Orotz-Betelutik igaro, Artozkin Usozko urtegia sortu eta Agoitzen Urrobiren urak eta Aosen Errorenak hartzen ditu. Ondoren Zaraitzu ibaiaren urak hartzen ditu eta Aragoira isurtzen da. Guztira 80 km luze da.

Inguruko mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlojuaren orratzen norabideari jarraituz, Orbaizeta herritik hartuta, hauexek dira oihanaren inguruan dauden tontorrak:

Inguruko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean, mendebaldetik ekialdera, Eiheralarre, Ezterenzubi eta Lekunberri udalerriak ditugu, Nafarroa Beherekoak. Hegoaldean, norabide berean, Orbaizeta eta Otsagabia herri nafarrak ditugu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratiko lurretako aberastasunen erabilerak gatazka ugari sorrarazi du historian zehar. XVI. mendean hasi ziren Frantziako eta Espainiako koroen arteko eztabaidak Iratiko mugak zehazterakoan.

XVIII. mendean, Frantziako eta Espainiako errege borboitarrek baso hustuketa neurrigabe bati ekin zioten, itsasontzietarako zur eske, eta garrantzi berezia hartu zuen Iratiko oihanak (masta ederrak eskaintzen zituzten, besteak beste, Iratiko izei tantai luzeek). XVIII. mendearen bukaeran, Karlos III.a Espainiako erregeak Orbaizetako burdinolan armaola handi bat egiteko asmoa agertu zuen, eta Aezkoako mendien ustiapena berarentzat izatea lortu zuen, bertakoei egin zien zerga arintze baten truke. 7.593 ha ziren, pagoz eta izeiez estaliak gehienbat. Garrantzi handia izan zuen XIX. mendean Orbaizetako Armaolak.

1856. urtean zehaztu zituzten Frantziako eta Espainiako estatuek Iratiko mugak. Bestalde, berrehun urteren ondoren berreskuratu ditu Aezkoako ibarrak bere mendiak (1982). Gaurko egunean, arriskuan jartzen dute Iratiko oihana alde bateko eta besteko gehiegizko zuhaitz mozteek.

Ponte izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan, Aneren ondoren Irati da Euskal Herrian gehien erabilitako emakumezko izena.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GR 11 ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea bertatik igarotzen da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 43° 00′ 00″ N, 1° 05′ 00″ W / 43.0000°N,1.0833°W / 43.0000; -1.0833

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irati Aldatu lotura Wikidatan