Ihi
Itxura
| Ihi | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Poales |
| Familia | Juncaceae |
| Generoa | Juncus |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | rush (en) |
Ihiak alde hezeetan hazten diren belarki bizikorrak dira (Juncus generoa), zurtoin zuzena eta malgua dutena. Orokorki 1,5 metroko garaiera dute. Juncaceae familiako genero bat dira.
Ihiak Mediterraneo herrietan, Amerikan eta Afrikan bizi dira. 225 espezie baino gehiago dira.
Saskigintzan erabiltzen dira, teilatuak eta hesi naturalak egiteko. Lanpara asmatu baino lehen, argi egiteko erabiltzen ziren. Euskal Herrian, pilotako erremonte jokorako saski edo xisterak ihiz egin ohi dira, nahiz eta gaur egun plastikoak bazter utzi.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzineuskaraz: *ini [1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Juan José Arbelaiz: Las etimologías vascas en la obra de Luis Michelena, Tolosa.