Tsuneko Okazaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tsuneko Okazaki

Bizitza
JaiotzaNagoia1933ko ekainaren 7a (90 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaNagoiako Unibertsitatea
Aichi Prefectural Asahigaoka Senior High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, genetista, biologo molekularra eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nagoiako Unibertsitatea
Fujita Health University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Tsuneko Okazaki (japonieraz: 岡崎 恒子 Okazaki Tsuneko?, Nagoia, 1933ko ekainaren 7a) japoniar kimikaria da. DNAren erreplikazioa ikertu zuen eta Reiji senarrarekin batera Okazaki zatiak aurkitu zituen, horregatik da ezaguna gehienbat[1]. 2000an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsuneko Okazaki Nagoian jaio zen 1933an, Aichi prefekturan[2]. Nagoiako Unibertsitatean biologia ikasketak egin zituen eta 1956an graduatu zen. Urte berean Reiji Okazakirekin hasi zen lanean eta ezkondu egin ziren[2].

Okazaki zatien ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DNAren sintesia ikertzen hasi ziren eta horretarako igelen arrautzak eta itsas-trikuak erabili zituzten. Timidina-bisfosfato ramnosa aurkitu zuten, nukleotidoekin erlazioa duen gluzido bat, eta horren bidez Estatu Batuetara egin zuten jauzi. Washington Unibertistatean J.L. Stromingerrekin eta Stanford Unibertsitatean Arthur Kornbergekin egin zuten lan[3]. Ikerketan urteak igaro ondoren 1968an PNAS aldizkarian Okazaki zatien aurkikuntza argitaratu zuten[4].

1975ean Reiji hil egin zen, Hiroshiman sortu zitzaion leuzemiaren erruz. Tsunekok lanean jarraitu zuen Okazaki zatiei RNA haslea lotzen zaiela frogatzen[5].

Bestelako ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsunko Okazakik egin dituen ikerketa guztiak DNA molekularen ezaugarri desberdinen ingurukoak izan dira:

  • Plazentarako espezifikoa den transkripzio erregulatzailea den hGCMa-k plazentarako espezifikoa den hainbat generen espresioan eragiten duen aztertu zuen.
  • Giza zentromeroko β-globina proteinak nukleosometako α-satelite sekuentzietan kokapen aldaketak eragiten dituela ikusi zuen.[6]
  • HLA-G-ren erregulazio genomikoa aztertu zuen, LINE1 geneak HLA-G-ren eragina isilarazten zuela ikusi zuen[7].
  • Down sindromea duten saguak ikertu zituen gizakiek down sindromedunen genotipo-fenotipo ezaugarriak ulertzeko[8].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagoiako Unibertsitateko biologia molekularreko irakaslea izan zen 1967 eta 1983 artean. Ondoren irakasle nagusia izan zen 1997 artean. 1997an Fujita Health Unibertsitateko Comprehensive Medical Science Institutura aldatu zen.

Aldi berean 2004 eta 2007 artean Stockholmen Japoniako Zientziaren Sustapen Elkarteko zuzendaria izan zen eta 2008 eta 2015 artean Chromo Research Inc. konpainiako zuzendaria izan zen[3].

Sariak eta omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Willingham, Emily Jane. (2010). The complete idiot's guide to college biology. Alpha ISBN 1-59257-848-9. PMC 233549525. (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  2. a b «Gender, Class, and Race in Occupied Japan» archive.mith.umd.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  3. a b Okazaki, Tsuneko. (2017). «Days weaving the lagging strand synthesis of DNA — A personal recollection of the discovery of Okazaki fragments and studies on discontinuous replication mechanism —» Proceedings of the Japan Academy, Series B 93 (5): 322–338.  doi:10.2183/pjab.93.020. (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  4. (Ingelesez) Okazaki, R; Okazaki, T; Sakabe, K; Sugimoto, K; Sugino, A. (1968-02). «Mechanism of DNA chain growth. I. Possible discontinuity and unusual secondary structure of newly synthesized chains.» Proceedings of the National Academy of Sciences 59 (2): 598–605.  doi:10.1073/pnas.59.2.598. ISSN 0027-8424. PMID 4967086. PMC PMC224714. (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  5. «Tsuneko & Reiji Okazaki Award - Okazaki Fragment» www.itbm.nagoya-u.ac.jp (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  6. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  7. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  8. (Ingelesez) Miyamoto, Kenichi; Suzuki, Nobutaka; Sakai, Kosuke; Asakawa, Shuichi; Okazaki, Tsuneko; Kudoh, Jun; Ikeno, Masashi; Shimizu, Nobuyoshi. (2014-04-01). «A novel mouse model for Down syndrome that harbor a single copy of human artificial chromosome (HAC) carrying a limited number of genes from human chromosome 21» Transgenic Research 23 (2): 317–329.  doi:10.1007/s11248-013-9772-x. ISSN 1573-9368. (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  9. «DNA researcher Okazaki wins int'l award for female scientists. - Free Online Library» www.thefreelibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  10. «Tsuneko & Reiji Okazaki Award» www.itbm.nagoya-u.ac.jp (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]