Tsushimako itsasartea
Itxura
| Tsushimako itsasartea | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | itsasartea |
| Zabalera | 64 km |
| Sakonera | 90 m |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 34°01′N 129°29′E / 34.01°N 129.49°E |
| Honen parte da | Koreako itsasartea |
- Artikulu hau itsasarteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tsushima».
Tsushimako itsasartea (japonieraz: , Hepburn: 対馬海峡) edo Ekialdeko Kanala (koreeraz: 동수로) Koreako itsasartearen ekialdeko kanala da, Koreako penintsularen hegoaldeko muturra eta Honshū eta Kyūshū uharteen artean dagoena, Japoniako itsasoa Ekialdeko Txinako itsasoarekin lotuz.
Itsasartearen mugak honako hauek dira: Tsushima uhartea, ipar-mendebaldean, Honshū eta Kyūshū uharteak, ekialdean eta ipar-ekialdean. Itsasarteak, bere zatirik estuenean, 65 kilometro inguruko zabalera du. Bere sakonera 90 metrokoa da.
