Koreako itsasartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koreako itsasartea
Koreako itsasartea hemen kokatua: Asia
Koreako itsasartea
Koreako itsasartea
Koreako itsasartea (Asia)
Korea Strait.png
Ozeanoa Ozeano Barea
Eskualdea Hego Korea
Japonia
Kontinentea Asia
Koordenatuak 34° 35′ 58″ N, 129° 47′ 48″ E / 34.599444444444°N,129.79666666667°E / 34.599444444444; 129.79666666667Koordenatuak: 34° 35′ 58″ N, 129° 47′ 48″ E / 34.599444444444°N,129.79666666667°E / 34.599444444444; 129.79666666667
Zabalera 200 kilometro
Sakonera 90-100 metro

Koreako itsasartea[1] (japonieraz: 対馬海峡; koreeraz: 대한해협) Ozeano Barearen ipar-mendebaldeko itsasartea da, Japoniako itsasoa, Ekialdeko Txinako itsasoa eta Itsaso Horia lotzen dituena, Hego Korea eta Japoniako Kyushu uhartearen artean. 200 kilometro zabal da batez beste.

Japoniarra den Tsushima uharteak bitan zatitzen du itsasartea. Kuroshio itsaslaster beroaren adarra den Tsushima itsaslasterra izen bereko uhartearen eta Hego Koreako itsasertzaren artetik igarotzen da. 1905. urtean ospe handiko garaipena lortu zuten leku horretan japoniarrek errusiaren aurkako gerran. Koreako ertzean, portu ugari daude, hala nola Busan, Jinhae edo Masan. Zenbait itsas lineak Busan-Fukuoka eta Busan-Shimonoseki itsasbideak egiten dituzte egunero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koreako itsasartea Aldatu lotura Wikidatan