Tuba Büyüküstün

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tuba Büyüküstün


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

2014ko maiatzaren 21a -
Bizitza
JaiotzaIstanbul1982ko uztailaren 5a (41 urte)
Herrialdea Turkia
Familia
Ezkontidea(k)Onur Saylak (en) Itzuli  (2011 -  2017)
Hezkuntza
HeziketaMimar Sinan Fine Arts University (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, telebista-aktorea, modeloa eta UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

tubabuyukustun.com.tr
IMDB: nm1735048 Allocine: 152138
Facebook: TubaBuyukustun Instagram: tubabustun.official Edit the value on Wikidata

Hatice Tuba Büyüküstün (Istanbul, 1982ko uztailaren 5a) Turkiako aktorea da. Hainbat sari irabazi ditu, eta Turkiako aktorerik ezagunenetako bat da.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Büyüküstünen gurasoak Erzurumekoak dira[1]. Bere amaren gurasoak Krimeako turkiar etorkinak dira. Bere aitarenak. aldiz, Kretako (Grezia) turkiar etorkinak dira[2]. Joskintza eta diseinu ikasketak egin zituen Mimar Sinan Unibertsitatean, eta 2004an graduatu zen[3]. 2011ko uztailaren 28an Onur Saylak turkiar aktorearekin ezkondu zen Parisen (Frantzia)[4]. 2012ko urtarrilean Maya eta Toprak bikiak munduratu zituen[5]. Bikotea 2017ko ekainaren 5ean banandu zen[6].

Büyüküstün, Turkiako UNICEF borondate oneko enbaxadore izendatu zuten 2014an, [11]

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistako iragarkietan agerpenak egin ondoren, Büyüküstünek 2003an egin zuen debuta telebistan, Aydin Bulut-ek zuzendutako Sultan Makamı-n azken lau kapituluetan. 2005ean, Ihlamurlar Altında telesaileko protagonista izan zen, hau ere Aydin Bulutek zuzendutakoa. Ekialde Hurbil osoan izar bihurtu zen, lan hari esker. Haren hurrengo rola Cevdet Mercanek zuzenduriko Asi telesaileko (2007-2009) protagonistarena izan zen, Murat Yıldırım eta Çetin Tekindorrekin batera.

2010ean Cansel Elçinekin aritu zen Gönülçelen telesailean. 2012. urtearen amaieran, 20 Dakika (20 Minutu) telesail dramatikoko protagonista izan zen, İlker Aksumekin batera. Antzezpen horrek emakumezko aktore onenaren Nazioarteko Emmy Sariaren 42. ediziorako izendapena ekarri zion[7].

2014an Kara Para Aşk (Diru Beltzaren Maitasuna) serieko protagonista izan zen, Engin Akyürekekin batera. Haren hurrengo telesaila, Cesur ve Güzel (Ausarta eta ederra), 2016ko azaroan emititu zen.

2020an, Rise of Empires: Ottoman (Inperioen igoera: Otomandarra) seriean aritu zen, Mara Brankovior-en rolean, Netflixerako. 2022an Netflixeko Another Self (Beste Norbera) serieko protagonista izan zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an zinemarako aktore lanetan ere hasi zen. Eta 2010ean izan zen film bateko protagonista.

Filmak
Urtea Izenburua Rola
2005 Babam ve Oğlum Aysun
2006 Sınav Zeynep Erez
2010 Yüreğine Sor Esma
2015 Orman Zeynep
2015 Rüzgarın Hatıraları Zepur
2015 Dar Elbise Helin
2016 İstanbul Kırmızısı Neval
2017 Daha Şirin
Telefilmak
Urtea Izenburua Rola
2004 Gülizar Gülizar
2005 Aşk Yolu Deniz
Telebistako serieak
Year Title Role
2003 Sultan Makamı Nesrin
2004 Çemberimde Gül Oya Zarife
2005–2007 Ihlamurlar Altında Filiz Tekiner
2007–2009 Asi Asiye "Asi" Kozcuoğlu
2009 Beni w Benak Herself (guest appearance)
2010–2011 Gönülçelen Hasret
2013 20 Dakika Melek Halaskar
2014–2015 Kara Para Aşk Elif Denizer
2016–2017 Cesur ve Güzel Sühan Korludağ
2020 Rise of Empires: Ottoman Mara Branković
2020 Menajerimi Ara Herself
2021 Sefirin Kızı Mavi Çinar/Efeoglu
2022 Another Self Ada

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. (Turkieraz) ARMAN, Ayşe. (2013-01-06). «Onur, benim ‘panzehir’im» www.hurriyet.com.tr (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  3. «Tuba Büyüküstün Kimdir? - Güncel Tuba Büyüküstün Haberleri» www.sabah.com.tr (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  4. .
  5. (Turkieraz) «Tuba Büyüküstün anne oldu» Posta 2018-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  6. (Ingelesez) «A day with Turkish superstar and actress Tuba Büyüküstün» HOLA 2021-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  7. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]