Tulu
Tulu | |
---|---|
ತುಳು | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 2.000.000 |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza drabidikoak South Dravidian (en) Tulu (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | Kannada script (en) , Tigalari (en) eta malabarerako alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | tcy |
Ethnologue | tcy |
Glottolog | tulu1258 |
Wikipedia | tcy |
ASCL | 5105 |
UNESCO | 1585 |
IETF | tcy |
Tulua edo tulu hizkera India hegoaldean hitz egiten den hizkuntza bat da. 1997ko zentsuaren arabera 1,95 milio hiztun ditu[1]. Tulubas deituriko natibo hauek herrialdearen hego ekialdean kokatuta dagoen Tulu Nudu izeneko lurralde batean bizi dira. 2001eko zentsu baten arabera, Indian, 1,72 milio pertsonek Tulua hitz egiten dute ama-hizkuntza bezala. 1991tik %10ko igoera izan zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tuluak eskuragai dituen inzkripziorik zaharrenak K . o XIV eta XV mendeen bitartekoak dira[2].
Banaketa geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barkur eta Kundapuran aurkitutako tuluaren inskripzio historikoak Tigalari idazkeran daude. Kannada idazkera gradualki garaikidea bilakatu da Tulu hizkuntzarentzat. Gaur egungo literatura lan guztiak Kannada idazkeran eginak daude.
Idazkera sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tulu hizkuntzak lau dialekto ditu. Oso antzerakoak dira baina aldaketa txiki batzuk dituzte.
Honako hauek dira lau dialektoak:
- Tulu Komuna
- Brahmin Tulua
- Jain Dialektoa
- Girijan Dialektoa
Tuluak hainbat bariazio eta dialekto ditu. Malayalam idazkerak lagundu zuen Tulu hizkuntzaren idazkeran. Hala ere, azken ikerketa batzuek erakutsi dutenez, idazkera hau Tulu idazkera originalean oinarrituta diseinatua izan da. Bost hizkuntza drabidikoetatik, Tulua zaharrenetarikoa dela esan daiteke. Dialekto desberdinak Karnatako iparralde eta hegoaldearen arteko kokapenean oinarrituak egon daitezke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Tulu» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).
- ↑ (Ingelesez) Singh, Upinder. (2008). A History of Ancient and Early Medieval India: From the Stone Age to the 12th Century. Pearson Education India ISBN 9788131711200. (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).