Tumoreen nekrosi-faktore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Tumoreen nekrosi-faktorea, TNF era laburtuan, apoptosiaren bidez tumore-zelulak hiltzeko gaitasuna duen zitokinen multzo bat da, hantura prozesuetan ere parte hartzen duena. Makrofagoek ekoizten dute batik bat, baina baita immunitate-sistemaren beste zelula batzuek ere.

Gaixotasun autoimmune batzuen atzean TNFaren jarduera dago. Era berean, tumoreen agerpenarekin ere lotu da bere funtzionamendu okerra.

Bi TNF ikertu dira batez ere: alfa-TNFa eta beta-TNFa . Hantura sistemikoak sendatzeko TNFaren jarduera neutralizatzen duten substantziak (hainbat antigorputz monoklonal, esaterako) erabiltzen dira.