Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Gaixotasun autoimmune

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gaixotasun autoimmune
Deskribapena
Mota hypersensitivity
Espezialitatea Immunologia
Erreumatologia
Sortzen du nodding diseasea, lupus eritematoso sistemikoa
Artritis erreumatoidea
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak ziklosporina, azathioprine, dexamethasone, prednisona eta methylprednisolone
Identifikatzaileak
GNS-10 D84.9 eta M35.9
OMIM 109100
DiseasesDB 28805
MedlinePlus 000816
eMedicine 000816
Disease Ontology ID DOID:417
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaixotasun autoimmuneak immunitate-sistemaren funtzionamendu okerraren ondorio dira, alegia, organismoak bere buruarekiko duen tolerantzia apurtzen denean (autotolerantzia) agertzen dira. Gaitz hauen oinarria gorputzaren berezko antigenoak eta kanpoko antigenoen arteko desberdintasuna ez ezagutzean datza.

Immunitate-sistema organismoak infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo hauen bitartez (linfozitoak, antigorputzak, makrofagoak, konplementua...) organismoak mikrobio patogenoei eta zelula arrotzei aurre egiten die, eragile horien jarduera deusestatuz. Zuzen funtzionatzen duenean, immunitate-sistemak kanpoko birus edo bakterioen aurka organismoa babesten du.

Gaixotasun autoimmunea dagoenean, aldiz, immunitate-sistemak ez du berezko eta arrotzaren arteko bereizketarik egiten, eta organismoaren elementu batzuei (ehun, organo edo molekulei) eraso egiten die. Organismoak bere buruari kalte egiten dio, funtsean.

Gaitz autoimmune bat dagoenean organismoak ehunek eta organoek dituzten azaleko antigenoen aurkako antigorputzak ekoizten ditu. Antigorputz horiei autoantigorputzak esaten zaie, organismo beraren aurkako antigorputzak direlako.

Autoimmunitatearen zergatia oraindik ez da ongi ulertzen, baina badira zantzu batzuk bere jatorriari buruz; herentziak eta joera genetikoak pisu handia dutela susmatzeko arrazoi sakonak daudela jakiten da, esaterako. Bestalde, histokonpabilitate-konplexu nagusiak eta giza antigeno leukozitarioen (HLA) formulak zer ikusi handia dute gaitz autoimmune askotan. Era berean, bakterioek edo birusek sortutako hainbat infekziok gaitz horiek piztu litezkeela susmatzen da, mimetismo antigeniko izeneko fenomenoaren bidez. Traumatismo batzuek ere ,antza, martxan jar dezakete gaixotasun autoimmune baten ibilbidea

Aldaketa hormonalak, azkenik, kasu askotan autoimmunitatearen jatorriaren atzean daudela baieztatu egin da. Beste hainbeste gertatzen da estresarekin: estresa gaitzaren pizgarria da sarritan, eta gaitzaren eboluzioa ere okertzen du, agerraldi akutuak eraginez.

Azken urteotan gaixotasun autoimmuneen jatorrian heste-flora eta heste-iragazkortasunaren aldaketak, joera genetikoa duen gizabanako batengan, leudekeela proposatu dute hainbat ikerlarik [1]. Hesteetako hainbat bakteriok gaitza piztuko luketen antigeno bereziak sortuko lituzkete, hesteetako hesia zeharkatzerakoan immunitate-sistemaren ez-ohiko erantzuna aktibatuz.

Gaitz autoinmuneen tratamenduan immunosupresoreak erabiltzen dira. Botika hauek immunitate-sistemaren jarduera moteltzen dute.


Gaitz autoimmuneen sailkapena etiologiaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antigorputzengatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Immunokonplexuengatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

T linfozitoengatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait gaitz autoimmune[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]