Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua
Itxura
Tupamaroen bandera | |
Jarduera militarreko urteak | 1967–1972 |
---|---|
Buruzagiak | Raúl Sendic Eleuterio Fernández Huidobro Héctor Amodio Pérez Henry Engler Mauricio Rosencof |
Jarduera eremua | Uruguai |
Ideologia | Ezker iraultzailea |
Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua (gaztelaniaz: Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros), eskuarki Tupamaroak (Tupamaros) izen soilaz ezaguna, Uruguaiko mugimendu politiko ezkertiar bat da, 1960ko hamarkadan eta 1970eko hamarkadaren hasieran hiri gerrillatzat jardun zuena. 1989az geroztik Fronte Zabala koalizio politikoan sartuta dago. Tupamaro mugimenduaren izena Tupac Amaru II.a iraultzailearengandik hartu zuten; izan ere, Tupac Amaru II.a, 1780an Peruko Erregeordetzaren aurka indigenek egindako matxinadako buru nagusietako bat izan zen.
Tupamaro ospetsuenak dira haien liderra, Raul Sendic, eta José Mujica, geroago Uruguaiko lehendakari izango zena.