Turdidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Turdidae
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Goifamilia: Muscicapoidea
Familia: Turdidae
Rafinesque, 1815
Generoak

20 inguru, ikusi testua

Turdidoak (Turdidae) Paseriformes ordenako hegazti-familia bat dira. Ia mundu osoan bizi dira. Tamaina txikiko edo ertaineko hegazti insektiboro edo omniboroak dira. Birigarroak, zozoak, txantxangorriak eta urretxindorrak, adibidez, familia honetako hegaztiak dira.

Oso familia ugaria da, 300 espezietik gora baititu. Espezie batzuk erratikoak dira, eta distantzia handiko joan-etorriak egiten dituzte elikatzeko erabiltzen duten gunetik ugaltzeko erabiltzen duten gunera.

Kumeek eta banako gazteek bularraldea arrea edo beltza izaten dute. Espezie gehienek moko gogora dute, intsektuak harrapatzeko moldatua. Hanka sendoak dituzte, luzetxoak, lurrean mugitzeko. Ibil badaitezke ere, saltoka mugitu ohi dira. Espezie batzuek oso kantu erakargarriak eta mota askotakoak dituzte, espezie bereko espezimen batetik bestera aldatzen direnak. Egunez zein gauez kantatzen dute, zuhaitzen erpinetan edo hostoen artean, eta badirudi kantatzea gustukoa dutelako kantatzen dutela askotan, nahiz eta badituzten mezuak bidaltzeko kantuak ere.

Espezie gehienek zuhaitzetan edo zuhaixketan egiten dituzte habiak, baina espezie gutxi batzuek lurren egiten dute. Basoa dute berezko habitata, hala konifero-basoa nola basko hostoerorkorra. Moldatzeko gaitasun handia dute, eta espezie batzuk hirietako lorategietan ere bizi dira.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia honetan morfologia eta ohitura oso desberdinetako espezieak daude. Azterketa biokimiko berrien arabera, tradizionalki Turdidae familian sailkatu izan diren Monticola, Pseudocossyphus, Myiophonus, Brachypteryxeta Alethe generoak Muscicapidae familian sailkatu izan dira.

Nazioarteko Ornitologia Kongresuaren arabera (2.4 bertsioa, 2010), familia honek 24 genero eta 184 espezie ditu.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turdidae Aldatu lotura Wikidatan