Turkana (aintzira)
Turkana | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 360 m |
Mota | salt lake (en) eta laku endorreiko |
Luzera | 290 km |
Zabalera | 32 km |
Azalera | 6.405 km² |
Sakonera | 109 m |
Bolumena | 203.600 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°03′N 36°01′E / 4.05°N 36.02°E |
Honen parte da | Lake Turkana National Parks (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | lurruntzea |
Erresidentzia denbora | 12,5 a |
Arroaren azalera | 130.860 km² |
Turkana[1] —antzinako Rudolf aintzira izenaz ezaguna— Kenia eta Etiopia artean dagoen aintzira da. Batzuetan hartzen zuen kolorea zela eta, Jadezko itsasoa ere deitu zioten.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turkanak 6 405 km²-ko hedadura du; hori dela eta, munduko basamortu-lakurik handiena da. Chalbiko basamortua bere ondoan dago.
Turkanaren ingurua lehorra da oso. Hiru ibai dira aintzira hartan ahoa dutenak: Omo, Turkwel eta Kerio ibaiak. Turkanak lurruntzearen ondorioz baino ez du ura galtzen, baina haren sestra 10 metro jaitsi zen 1975 eta 1993 artean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1888an Samuel Teleki kondeak eta Ludwig von Höhnel tenienteak aitzidari Rudolf izena jarri zioten Austria-Hungariako Artxidukearen omenez. 1975an Turkana izena berreskuratu zuen. Eskualdeko biztanleak Gabbra, Rendille eta Turkana tribuetakoak dira.
Turkanaren ingurua oso garrantzitsua da antropologia ikerketetan, hantxe aurkitu baitituzte Skull 1470 burezurra edo Turkana Boy ("turkana mutila") bederatzi milioi urteko Homo erectus hezurdura.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.