Homo erectus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Filozoa

Homo erectus
Fosilaren garaia: 1,9 Ma-0,143 Ma

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Generoa: Homo
Espeziea: Homo erectus
(Dubois, 1892)
Sinonimoak

Homo erectus (Zutik ibiltzeko gai zen gizakia) iraungitako hominido bat da, duela 1,9 miloi eta 143.000[1][2] edo 50.000[3] urte bitartean bizi izan zena. Lehenengo fosilak 1891 urtean aurkitu zituen Eugène Dubois izeneko mediku holandarrak. Honek Homo erectus baten burezurra aurkitu zuen Indonesiako Java irlan eta Pithecantropus erectus deitu zion. Geroztik, Homo erectusi dagozkion fosilak Afrikan (Tanzanian, Hegoafrikan eta Aljerian), Europan (Alemanian, Espainian, Frantzian, Grezian eta Hungarian) eta Asian (Javan eta Txinan) aurkitu dira, baina horietako askoren sailkapenak eztabaidak eragin ditu[4][5]

Eztabaida irekia dago Homo erectusen arbaso eta ondorengotzaren inguruan, batez ere Homo ergasterri dagokionez. Autore batzuen arabera H. erectus eta H. ergaster espezie bera dira eta, beraz, H. erectus da ondorengo hominino guztien arbasoa, Homo heidelbergensis, Homo neanderthalensis eta Homo sapiens barne; edo, bestela, H. erectus Asiako espezie bat da, H. ergasterren ezberdina[4][6]. Beste paleontropologo batzuen arabera H. ergaster H. erectusen Afrikako barietatea da eta, horregatik, "Homo erectus sensu stricto" erabiltzen dute Asiako espeziearentzat eta "Homo erectus sensu lato" beste populazio edo azpiespezie batzuentzat, bereziki Afrikan[7][8]. 2013an eztabaida berria ireki zen Dmanisiko buruhezurrak aurkitu zirenean[9]. Dmanisiko buruhezurrak hain ziren ezberdinak euren artean, ikerlarien ustez Homo ergaster eta Homo rudolfensis, eta agian Homo habilis ere H. erectusen barruan sailkatu beharko zirela[10][11].

Dena delakoarekin, H. erectus gai zen lantzak, aiztoak eta beste hainbat tresna zurez, harriz nahiz hezurrez egiteko[12][13]. Sua janaria prestatzeko erabili izanaren aztarnak ere aurkitu dira[14][15][16]. Hominido honek bi oinen gainean ibiltzeko gaitasuna zuen, eta 750 eta 1.100 cm³ bitarteko buruhezur-edukiera[17].


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Scientists show that modern humans never co-existed with Homo erectus», Smithsonian Insider, 2011-07-06, http://insider.si.edu/2011/07/scientists-show-that-modern-humans-never-co-existed-with-homo-erectus/. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  2. (Ingelesez)  Homo erectus | The Smithsonian Institution's Human Origins Program, http://humanorigins.si.edu/evidence/human-fossils/species/homo-erectus. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  3.   Swisher, C. C.; Rink, W. J.; Antón, S. C.; Schwarcz, H. P.; Curtis, G. H.; Suprijo, A.; Widiasmoro (1996), «Latest Homo erectus of Java: Potential Contemporaneity with Homo sapiens in Southeast Asia», Science (5294): 1870–1874, doi:10.2307/2891688, http://www.jstor.org/stable/2891688. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  4. a b   Hazarika, M (2007), Homo erectus/ergaster and Out of Africa: recent developmets in paleoanthropology and prehistoric archaelogy, http://eaa.elte.hu/Hazarika.pdf .
  5. Chauhan, Parth R. "An overview of the Siwalik Acheulian and reconsidering its chronological relationship with the Soanian–A theoretical perspective." Assemblage 7 (2003): 1-28
  6.   G., Klein, Richard (1999), The human career : human biological and cultural origins (2nd ed. argitaraldia), University of Chicago Press, ISBN 0226439631, https://www.worldcat.org/oclc/39914223 .
  7. (Ingelesez)  Antón, Susan C. (2003-01-01), «Natural history of Homo erectus», American Journal of Physical Anthropology (S37): 126–170, doi:10.1002/ajpa.10399, ISSN 1096-8644, http://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1002/ajpa.10399/abstract. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  8.   Suwa, Gen; Asfaw, Berhane; Haile-Selassie, Yohannes; White, Tim; Katoh, Shigehiro; Woldegabriel, Giday; Hart, William K.; Nakaya, Hideo et al. (2007), «Early Pleistocene Homo erectus fossils from Konso, southern Ethiopia», Anthropological Science (2): 133–151, doi:10.1537/ase.061203, https://www.jstage.jst.go.jp/article/ase/115/2/115_061203/_article. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  9. (Ingelesez)  Perkins, Sid, «Skull suggests three early human species were one», Nature, doi:10.1038/nature.2013.13972, http://www.nature.com/news/skull-suggests-three-early-human-species-were-one-1.13972. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  10. (Ingelesez)  Lordkipanidze, David; León, Marcia S. Ponce de; Margvelashvili, Ann; Rak, Yoel; Rightmire, G. Philip; Vekua, Abesalom; Zollikofer, Christoph P. E. (2013-10-18), «A Complete Skull from Dmanisi, Georgia, and the Evolutionary Biology of Early Homo», Science (6156): 326–331, doi:10.1126/science.1238484, ISSN 0036-8075, PMID 24136960, http://science.sciencemag.org/content/342/6156/326. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  11.   Beautiful Skull Spurs Debate on Human History, 2013-10-19, http://news.nationalgeographic.com/news/2013/10/131017-skull-human-origins-dmanisi-georgia-erectus/. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  12.   McDougal Littell world history : patterns of interaction, McDougal Littell, 1999, ISBN 039587274X, https://www.worldcat.org/oclc/39762695 .
  13. (Ingelesez)  Humans Shaped Stone Axes 1.8 Million Years Ago, Study Says - The Earth Institute - Columbia University, http://www.earth.columbia.edu/articles/view/2839. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  14.   James, Steven R.; Dennell, R. W.; Gilbert, Allan S.; Lewis, Henry T.; Gowlett, J. a. J.; Lynch, Thomas F.; McGrew, W. C.; Peters, Charles R. et al. (1989-02-01), «Hominid Use of Fire in the Lower and Middle Pleistocene: A Review of the Evidence [and Comments and Replies»], Current Anthropology (1): 1–26, doi:10.1086/203705, ISSN 0011-3204, http://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/203705. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  15.   BBC NEWS | Science/Nature | Early human fire skills revealed, http://news.bbc.co.uk/2/hi/science/nature/3670017.stm. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  16.   «Quest for Fire Began Earlier Than Thought - ScienceNOW», archive.is, 2013-04-15, https://archive.is/20130415203914/http://news.sciencemag.org/sciencenow/2012/04/quest-for-fire-began-earlier-tha.html?ref=em. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .
  17. (Ingelesez)  Holloway, Ralph L. (1981-08-01), «The Indonesian Homo erectus brain endocasts revisited», American Journal of Physical Anthropology (4): 503–521, doi:10.1002/ajpa.1330550412, ISSN 1096-8644, http://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1002/ajpa.1330550412/abstract. Noiz kontsultatua: 2017-08-23 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Homo erectus Aldatu lotura Wikidatan