Vyborg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vyborg
Выборг
hiri/herria
Vyborg June2012 View from Olaf Tower 06.jpg
Vyborgen ikuspegia gazteluko dorretikCommons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Vyborg.svg Coat of Arms of Vyborg (Leningrad oblast) (1993).png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Leningrad oblasta
Municipal districtVyborgsky District
Urban settlement in RussiaMunicipal district Vyborg
Izen ofizialaВыборг
Вііпуры
Вііпуры
Vîborg
Viipuri
Vîborg
Viipuri
Vîborg
Viborg
Выборг
Виипури
Выборг
Виипури
Viipuri
Viipuri
Viborg
Jatorrizko izenaВыборг
Posta kodea188800–188811
Geografia
Koordenatuak60°42′38″N 28°44′59″E / 60.7106°N 28.7497°E / 60.7106; 28.749760°42′38″N 28°44′59″E / 60.7106°N 28.7497°E / 60.7106; 28.7497
Azalera102 km²
Altuera3 m
Demografia
Biztanleria78.457 (2017)
Red Arrow Down.svg0 (2017)
Dentsitatea783,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1293 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia81378
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakRamla, Bodø, Lappeenranta, Changzhou, Imatra, Hamina (en) Itzuli, Greifswald, Stirling, Jiaxing eta Rechitsa (en) Itzuli
city.vbg.ru

Vyborg (errusieraz: Выборг, ˈvɨbərk ahoskatua; finlandieraz: Viipuri, ˈʋiːpuri ahoskatua;[1] suedieraz: Viborg, ˈviːbɔrj ahoskatua; alemanez: Wiborg, ˈviːbɔɐ̯k ahoskatua; estonieraz: Viiburi, ˈʋiːpuri ahoskatua) Errusiako hiri bat da, Kareliako istmoan kokatua, San Petersburgotik 138 km ipar-mendebaldera eta Finlandiako mugatik 38 kilometrora. Administratiboki, Leningradeko oblastari dagokio.

Mundu eslaviarrak eta mundu eskandinaviarrak bat egiten duten tokian dago, eta batetik bestera aldatu da zenbait aldiz historian zehar. Azkena Bigarren Mundu Gerran izan zen: Sobietar Batasunak Finlandiari kendu zion.

Jarduera ekonomiko nagusia papergintza da. Bestalde, zerbitzu-hiria ere bada, batez ere finlandiar askok Vyborgera jotzen dutelako erosketak egitera (edari alkoholdunak, besteak beste).

Monumentu nagusia gaztelua da, Suediak XIII. mendean eraikia eta Errusiak 1891-1894 bitartean berreraikia.

Liburutegia Alvar Aalto finlandiar arkitektoak egin zuen, eta arkitektura modernoaren erreferente garrantzitsuetako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazioaren lehen kokagune ezagunak XII. mendekoak dira, Vuoksi ibaiaren ertzean kareliarrak kokatu zirenekoak. 1293an, Suediak Karelia bereganatu ondoren, Torgils Knutsson-ek gotorleku bat eraiki zuen eta, harekin batera, hiria sortu.

1710ean, Petri I.a Errusiakoak gotorlekua bereganatu zuen, eta Vyborg Errusiaren mende geratu zen. Errusiak Finlandia bereganatu zuenean 1808-1809an, Viborg Finlandiako Dukerri Handiaren mende geratu zen, baina Errusiako Inperioan.

1918an, Finlandiak independentzia lortu zuen, eta hiriak, ofizialki, Viipuri izena hartu zuen 22 urtez, 1940an Errusiak berriro ere bereganatu zuen arte. Eta hala geratu zen gerra ondoren ere. Ordu arte, Viipuri Finlandiako bigarren hiririk handiena zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Vyborg)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 6.5 10.0 13.8 22.1 29.0 32.9 34.6 33.4 27.2 19.0 11.1 8.4 34.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -4.0 -4.1 0.5 7.2 14.7 19.2 22.3 20.2 14.3 7.9 1.7 -2.1 8.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.7 -7.3 -3.0 3.0 10.2 15.0 18.2 16.3 10.9 5.5 -0.4 -4.5 4.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.5 -10.5 -6.4 -0.5 5.9 11.1 14.3 12.7 7.9 3.2 -2.3 -7.1 1.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -36.8 -34.0 -29.0 -20.0 -5.0 0.0 5.8 0.0 -4.0 -11.4 -19.8 -34.0 -36.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 36 40 31 40 63 65 82 68 76 67 61 677
Euri egunak (≥ 1 mm) 6 5 7 10 14 15 15 15 17 17 13 9 143
Iturria: Pogoda.ru.net[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wuorinen, John H.. (1948). Finland and World War II, 1939-1944. New York: Roland Press, 172 or..
  2. Weather and Climate-The Climate of Vyborg. (Noiz kontsultatua: 4 August 2012).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]