Tus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tus
 Iran
Ferdowsi tomb4.jpg
Ferdowsiren hilobia
Administrazioa
Herrialdea  Iran
Probintzia Razavi Khorasan
Izen ofiziala طوس
Aspaldiko denboretan Susia
Geografia
Koordenatuak 36° 27′ 15″ N, 59° 34′ 01″ E / 36.454166666667°N,59.566944444444°E / 36.454166666667; 59.566944444444Koordenatuak: 36° 27′ 15″ N, 59° 34′ 01″ E / 36.454166666667°N,59.566944444444°E / 36.454166666667; 59.566944444444
Tus hemen kokatua: Iran
Tus
Tus
Demografia

Tus (persieraz توس edo طوس), antzinako denboretan Susia (antzinako grezieraz: Σούσια), Irango Razavi Khorasan probintzian, Mashhadetik 25 km ipar-mendebaldera, dagoen antzinako hiria da[1].

Persiar testu mitologiko batzuek diotenez, hiria Iamshid, Shahnamehren arabera laugarren errege handiak sortu zuen eta, suntsitua izan ondoren, Tus heroia, Nowzarren semea eta Manuchehrren biloba, izan zen berreraiki zuena. Heroi honengandik hartzen du bere izena[2].

Zetaren Bideko hiri garrantzitsua izan zen, Mashhadek ordezkatu zuen arte. K. a. 330ean Alexandro Handiak konkistatu zuen[1].

Al-Ghazali (1058-1111), islamiar teologo eta filosofo handia, bertan jaio eta hil zen

Toki turistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuseko toki turistiko nagusienak, persiar olerkari garrantzitsuenetako bat izan zen Ferdowsiren mausoleoa, eta Tuseko gotorlekuko (Arg e Tus) hondakinak dira, azken hauek sasanidar garaikoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Susia (Tus) Livius.org
  2. The Zarrinkafsch (Bahman-Qajar) Family Zarrinkafsch-bahman.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tus Aldatu lotura Wikidatan