Al-Ghazali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Al-Ghazali
Al-Ghazali.png
Bizitza
Jaiotza Tus1058
Herrialdea Abbastar Kaliferria
Seljuktar Inperioa
Bizilekua Nixapur
Bagdad
Damasko
Jerusalem
Heriotza Tus1111ko abenduaren 19a (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
persiera
Irakaslea(k) Al-Juwayni
Ikaslea(k) Baha ud-Din Walad
Abu Bakr ibn al-Arabi
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, mutakallima, autobiografialaria eta teologoa
Lan nabarmenak The Alchemy of Happiness
The Incoherence of the Philosophers
Sinesmenak
Erlijioa islama
sunismoa
Shaafia
Sufismoa

Abu Hāmed Mohammad ibn Mohammad al-Ghazzālī (persieraz: ابو حامد محمد ابن محمد الغزالی‎) edo Al-Ghazali, Erdi Aroan mendebaldean Algazel[1] izenarekin ezagunagoa (Tus, Khorasan, gaurko Iranen, 1058 - Tus, Khorasan, 1111ko abenduaren 19a) islamiar teologoa eta filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan Nishapurren ikasi zuen, eta gero Bagdad hirira abiatu zen. Han irakasle egon zen garaian, idazki juridikoak eta polemikoak plazaratu zituen. Bertan ekin zion aristotelismo islamiarraren ikerketa kritikoari, gehienbat Al-Farabi eta Ibn Sinaren (Avizenaren) pentsamendua aztertuz. Bi obra dira kritika horren emaitzak: Maqasid al-fasalifa ("Filosofoen asmoak") eta Tahafut al-fasalifa ("Filosofoen inkoherentzia"). Horietan bere erabateko eszeptizismoa adierazten du ziurtasuna arrazoiaren bidez lortzearen auzian; kausalitatearen oinarria ukatzen du, bai eta Jainkoaren izatea frogatzeko ahalbidea ere, goi-agerkunde eta barne-esperientzia mistikoaz landara.

36 urte inguru zuelarik, bere autobiografian (Al-munqid min al-dalal, "Errakuntza eta berrerospena") deskribatzen duen krisi sakona jasan zuen, eta alde egin zuen bere herritik. Krisia gainditurik, bere herrira itzuli zen, eta zenbait urtez Nisapurren irakatsi zuen. Sorterrian bururatu zuen bere obra nagusia, Ihya ulum al-din ("Erlijio-zientzien biziberritzea"), zientzia eta fede mahomatarrak ezagutzeko dokumentu garrantzitsuenetako bat. Al-Ghazaliren erlijiozko dotrina funtsezkoa izan zen islamaren bilakaeran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al-Ghazali Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.