Two Lovers (2008ko filma)
Two Lovers (2008ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Two Lovers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York eta New Jersey |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | James Gray |
Gidoigilea(k) | James Gray |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | James Gray |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Brooklyn |
twoloversmovie.com | |
Two Lovers (euskaraz Bi Maitale), 2008ko James Gray estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Fedor Dostoievski errusiar idazlaren Gau Zuriak (1848) kontakizun laburrean oinarritua dago. Joaquin Phoenix, Gwyneth Paltrow, Vinessa Shaw, Isabella Rossellini, Elias Koteas eta Moni Moshonov aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEB, New York. Leonard Kraditor (Joaquin Phoenix) psikoligikoki ezegonkorra den eta bere azken krisialdi mentalaren ondoren Ruth eta Reuben gurasoen etxera itzuli berri den gizon gazte ezkongabea da, haien zaintzapean osatzeko asmoz. Bapatean, bere aitaren sozioaren alaba den Sandra Cohen (Vinessa Shaw) emakume gazte erakargarri ezagutu eta elkarrekin ateratzen hasiko dira, ezkontza hurbil dagoela dirudielarik. Baina Leonarden bizitzan auzolagun berri bat sartuko da, Michelle Rausch (Gwyneth Paltrow) emakume eder, misteriotsu eta izaera aldakorrekoa agertuko da, eta auzo aspergarri hartan egokitzea lortzen ez duela dirudien arren, Leonard Michelletaz txora-txaora egin eta mutilak aurrez Sandrarekin batera bizitzea pentsatzen zuen bizimodu lasaiari buruz gogoeta egitera bultzaraziko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joaquin Phoenix: Leonard Kraditor
- Gwyneth Paltrow: Michelle Rausch
- Vinessa Shaw: Sandra Cohen
- Isabella Rossellini: Ruth Kraditor andrea
- Moni Moshonov: Reuben Kraditor jauna
- Elias Koteas: Ronald Blatt
- Bob Ari: Michael Cohen jauna
- Julie Budd: Carol Cohen andrea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2008ko filmak
- James Grayk zuzendutako filmak
- James Grayk idatzitako filmak
- Joaquin Phoenixek antzeztutako filmak
- Gwyneth Paltrowek antzeztutako filmak
- Vinessa Shawek antzeztutako filmak
- Isabella Rossellinik antzeztutako filmak
- Elias Koteasek antzeztutako filmak
- John Ortizek antzeztutako filmak
- James Grayk ekoitzitako filmak
- Fiodor Dostoievskiren idazlanetan oinarritutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Amodiozko filmak
- Drama filmak
- Urteberri-egun filmak
- New Yorken girotutako filmak
- 2000ko hamarkadan girotutako filmak
- Kontakizun laburretan oinarritutako filmak
- Brooklynen girotutako filmak