Txameni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txameni
Datu orokorrak
Garaiera 1.299 m
Geografia
Koordenatuak 42° 58′ 45″ N, 2° 00′ 39″ W / 42.97917778°N,2.01082778°W / 42.97917778; -2.01082778Koordenatuak: 42° 58′ 45″ N, 2° 00′ 39″ W / 42.97917778°N,2.01082778°W / 42.97917778; -2.01082778
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Guardetxe/Albi
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

Txameni Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1299 metroko garaiera duena. Mendizaleek, Txemiñe bezala ezagutzen dute, baina izen hau, bere benetako izenaren aldaera bat da, Txamenirena alegia. Lekoain eta Urdangoene lepoen artean dago, lehena, mendebaldean, eta bigarrena ekialdean dituelarik. Azken honek, Txameni Belokitik banatzen du. Txameniren ekialdeko aurretontorra Txorrotxeta deitzen da.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontor honetara igotzeko ibilbide bat, Guardetxetik abiatzen da. Aukera bat, Erregeneako basoak zeharkatzea da Urdangoene lepora iristeko, eta Txameniren ekialdeko gailurra jarraitu, Lerritz izena duena, Txorrotxetako aurretontorretik igaroz. Basoa zeharkatzerako orduan, kontu handiz ibili behar da, mapa eta iparrorratzarekin, ez galtzeko. Beste aukera bat, Intzazelaira daroan bide zabala hartzea da. Iparralderantz, Eulatz mendia inguratu eta Ipuzmeaka lepora iristen da, nondik, ekialderantz, Pago Mariko benetako lautadak ikus daitezkeen. Iparralderantz, lenarrean sartu behar da, eta tontorrera, mendebaldeko gailurretik heltzen da.

Albiko lautadetatik, Lekunberritik Aralarko San Migelen basilikaranzko errepidean, zuzengune handi baten amaieran, Guardetxera heldu baino 2 kilometro lehenago. Hemendik, seinalatutako bide zahar eta trakets bat abiatzen da Erregeneako toki nahaspilatsuetatik, Mugardiko tokiak eta Bustintzako txabola kupularrak zeharkatzen dituena, eta ondoren haran karstiko bat, Urdangoene leporantz irtetzeko, jada toki zabalean. Txamenira, Lerritzeko gailurretik igotzen da, mendebaldetik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa