Txantiloi:2007-03 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ura
Ura

Ura gai elkartua da, oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomoz osatua (H2O). Giro-tenperaturan likidoa da, usaingabea, zaporegabea eta koloregabea. Nahitaezkoa uste da bizitzarako, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den izakirik. Lurrean nahiko ugaria den gai elkartua da, hainbat leku eta itxuratan ageri dena: ozeanoetan eta plaka polarretan nagusiki, baina baita hodei, ibai, aintzira eta bestelakoetan ere. Urak lurrazalaren % 75 estaltzen du. Ur horren % 97,2 gazia da, eta % 2,8 geza. Ur geza horren % 1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.