Txantiloi:2007-03eko Euskal Wikiatlas artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko metroaren geltoki bat
Bilboko metroaren geltoki bat

Bilboko metroa Bilboko lur azpiko garraiobidea da. Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatu zuen.

1995ean hasi zen martxan. 2005ean 34 geltoki zituen, bi lineatan banatuta: Etxebarri-Sestao eta Etxebarri-Plentzia. Urte hartan ia 78 milioi bidaiari jaso zituen.

Bilbon metro bat egiteko asmoa aspaldikoa da. Izan ere 1920. hamarkadan, udalak proiektu bat prestatu zuen, gaur egungo, Abando eta San Frantziskoko auzoetan, metro zerbitzu bat ezartzeko. Geroago gerra zibilak eta diru ezak proiektua bertan behera utzi zuten.