Txantiloi:2007-52 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizigarritasun planetarioa ulertzea lurreko egoerak estrapolatzea da, neurri batean, Lurra bizia garatu duen planeta ezagun bakarra delako.
Bizigarritasun planetarioa ulertzea lurreko egoerak estrapolatzea da, neurri batean, Lurra bizia garatu duen planeta ezagun bakarra delako.

Bizigarritasun planetarioa gorputz astronomiko batek bizia eusteko daukan potentzialaren neurketa da. Bai planeten kasuan baita planeta horien satelite naturaletan ere aplikatu daiteke.

Bizia existitzeko betebehar bakarra energia iturri bat egotea da. Horregatik interesgarria da izar ezberdinen bizigarritasun gunea zehaztea, baina bizigarritasun planetarioaren nozioak beste irizpide geofisiko, geokimiko eta astrofisiko batzuen burutzapena suposatzen du gorputz astronomiko bat bizia eusteko gai izateko. Bizia estralurtarra existitzen den ala ez ez dakigunez, bizigarritasun planetarioa Lurreko egoeren eta Eguzkiaren eta Eguzki sistemaren ezaugarrien estrapolazioa da neurri handian, bizia garatzeko kondizio onak dituztelako. Aparteko interesa dauka Lurrean zelula anitzeko eta ez bakarrik zelulabakarreko animaliak sortzea ahalbidetu duen faktore multzoa. Gai honen inguruko teoriak eta ikerketak planeta zientziaren osagai dira, baita garatzen ari den astrobiologiarenak.