Geofisika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Geofisikak Lurrari buruzko azterketak egiteko fisikaren printzipioez eta metodoez baliatzen den zientziaren alorra da. Lurraren barne egitura, kondizio fisikoak eta lurraren eboluzioa aztertzen ditu. Islapena eta errefrakzioa erabiltzen ditu, grabimetria, elektromagnetismoa, magnetismoa eta erradiazioa erabiltzen ditu metodologia gisa. Geofisikak grabitatea, Lurraren magnetismoa, itsasaldiak, lurrikarak, tsunamiak, mendien sorrera, sumendiak, tenperatura, eremu magnetikoak eta lur geruzen ezaugarriak ikertzen ditu, bai eta atmosferako goialdeko geruzak ere.

Zerikusi handia du geokimika, geodesia, geologia, meteorologia eta ozeanografia alorrekin. Petroleo edo gas natural hobiak, meategiak eta ura bilatzeko, eta eraikuntzak bermatu behar diren lurreko materialen erresistentzia ezagutzeko erabiltzen da, batez ere, geofisika.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Geofisika Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]