Txantiloi:2009-06eko Euskal Wikiatlas artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eibarko Udaletxea, Errepublika-aldarrikapenaren 77. urteurrenean altxatutako bandera.

Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian ere izan zen 1936 eta 1937 urteen artean. Bertan, Espainian eztabaidan zeuden printzipio sozio-ekonomikoei eta ideologikoei gehitu behar zaio abertzaletasunaren inguruko eztabaida.

1931n Espainia Errepublika bihurtu zen. Errepublika aldarrikatu zuen lehendabiziko udalerria Eibar zen 1931ko apirilaren 13an. Laster, Konstituzioa onartu zen, eskuinaldeko alderdien gustukoa ez zena.

Espainian gizarte-asaldura garai hartako ezaugarrik nabarmena izan zen. Ezkerreko alderdiek Elizaren aurkako azaldutako jarrerak eskuineko alderdiak iraindu egin zituen. Gainera azkenek bere gizarte-maila kolokan ikusi zuten ezker iraultzaileak handiagotzen ari zen bere eragina zela eta.