Txantiloi:2009-25 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian ere izan zen 1936 eta 1937 urteen artean. Bertan, Espainian eztabaidan zeuden printzipio sozio-ekonomiko eta ideologikoez gain, abertzaletasunaren inguruko eztabaida erantsia izan zen.

1931an Espainia Errepublika bihurtu eta erregimen berria aldarrikatu zuen lehendabiziko udalerria Eibar izan zen 1931ko apirilaren 13an. Laster, Konstituzio berria onartua izan zen, eskuinaldeko alderdien gustukoa ez zena.

Espainian gizarte-asaldura garai hartako ezaugarrik nabarmena izan zen. Ezkerreko alderdiek Elizaren aurkako azaldutako jarrerak eskuineko alderdiak iraindu egin zituen. Gainera, azkenek bere gizarte-maila kolokan ikusi zuten ezker iraultzaileak handiagotzen ari zen bere eragina zela eta.