Txantiloi:2009-34 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da, baina batez ere lurralde anglosaxoniarretan: britaniar koloniak (Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika), Pazifikoko uharteak eta batez ere europar lurraldeak (Ingalaterra, Irlanda, Gales, Eskozia...) nabarmenduz. Kontaktuzko jokoa da, non oso beharrezkoak diren trebetasuna, indar fisikoa eta taktika.

Euskal Herrian, batez ere, Iparraldean oso kirol ezagun eta jokatua da, zaletu eta jarraitzaile ugari dituelarik. Hegoaldean berriz, askoz ere modu apalagoan jokatzen da.

Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan eta prestakuntza fisikoa eta baita psikologikoa oso beharrezkoak. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea batez ere burua eta ahoa babesteko, baina batez ere joko hau ez da arriskutsua jokalari guztiek elkarrekiko duten errespetuagatik.