Txantiloi:2009-35 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
GIB birusa
GIB birusa

Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) HIESaren eragilea den birusa da. Izenak iradoki bezala, birus honek defentsa immunologikoak murrizten ditu gizakiengan, gaixotasun infekziosoei eta minbizi mota batzuei ateak irekiz.

GIBaren transmisioa odol, semen, bagina fluxu, edo amaren esnearen bidez ematen da. Gorputzeko likido hauetan, GIBa partikula aske moduan eta infektatutako zelula immunitarioen barnean dago. Transmisio bide nagusiak lau dira: babesik gabeko sexu harremanak, orratz kutsatuak, amaren esnea eta amarengandik umearenganako transmisioa erditzean (transmsio bertikala).

GIB bidezko infekzioa pandemia bat da gizakian. 2006ko urtarrilean Osasunerako Mundu Erakundeak HIESak 25 milioi pertsona baino gehiago hil dituela esan zuen 1981eko abenduaren 1ean lehen aldiz ezagutu zenetik. Munduko biztanleriaren %0.6 inguru GIB birusarekin infektatuta dagoela uste da.