Txantiloi:2010-18 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antoni Gaudí i Cornet (Reus edo Riudoms, Baix Camp, Tarragona, 1852ko ekainaren 25a - Bartzelona, 1926ko ekainaren 10a) arkitekto kataluniarra zen, Art Nouveau edo modernisme estiloko arkitektura organiko eta ikusgarria eraiki zuelako mundu zabalean ezaguna.

Gaudiren lehen lanak XIX. mende amaierako estilo neo-gotikoa eta eraikuntza sistema erabili zituen, baina goiz hasi zen estilo eskultoriko bereizia sortzen, batez ere Viollet le Duc frantziar arkitektoaren eraginpean. Hala ere, maisua laster aurreratu eta itxura berritzaileak hasi zen bururatzen: organikoak, irregularrak eta fantastikoak.

Eraikuntza sistema berritzaileak erabili zituen, hala nola arku parabolikoa, uraren isurgarritasunean eta izadiaren itxuran oinarritutakoak.

Apainketan trencadís teknika erabili zuen, zeramika zatiz eginiko mosaikoak.