Txantiloi:2011-51 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Rock Erradikala Hego Euskal Herrian 1980ko hamarkadan izandako euskal eta erdal musikako mugimendu bat da. Estilo ezberdinak sartzen ziren, hala nola punk, rock, ska eta reggaea. Rock Radical Vasco izena, Egin egunkarian 1983ko urriaren 16an argitaratutako manifestu batean agertu zen lehen aldiz, Jose Mari Blasco musika managerrak sinatua, eta elkarren kontrako hainbat jarrera sorrarazi zuen. Abertzale izan edo ez, talde askori beren burua etiketa horren pean zaku berean sartzea ez zitzaien ongi iruditu. Eskorbutokoek, esaterako, «Rockak aberririk ez du» erantzun zuten. Musikari haiek batzen zituen ezaugarria kritika sozial eta politikoa zen, eta letretan ia beti botere erakundeak kritikatzen zituzten: Estatua, polizia, monarkia, Eliza Katolikoa, armada eta guardia zibila, konparazio batera.