Txantiloi:2013-1 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Odol taldea odolaren eritrozitoen gainazalean dauden edo falta zaizkion antigenoetan oinarritutako sailkapena da. Antigeno hauek proteinak, karbohidratoak, glikoproteinak edo lipoproteinak izan daitezke odol taldearen arabera. Gainera, beste ehun batzuetako zelulen gainazalean ere ager daitezke antigeno hauek. Giza odol taldeak deskribatzeko erabiltzen diren sailkapen nagusiak antigenoak eta Rh faktorea dira. Odol talde bateraezinen arteko transfusioek erreakzio immunologiko bat eragin dezakete, hala nola, hemolisia, anemia, giltzurrunaren hutsegitea, shocka edo heriotza. Odol taldea heredagarria da eta gurasoengandik dator, biengandik. International Society of Blood Transfusion (ISBT) edo Odol transfusioen Nazioarteko Elkarteak 30 odol talde sistema aitortzen ditu. Haurdun dagoen emakume baten umekiak odol talde desberdina badu, amak umearen eritrozitoen aurkako antigorputzak sor ditzake. Batzuetan antigorputz hauek karena hesia zeharkatu eta umekiari erasotzen diote.