Edukira joan

Txantiloi:2016-23 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trebiñu (gaztelaniaz eta ofizialki Condado de Treviño) Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Gasteizen hegoaldera dagoena. Udalak zenbaitetan izenaren balizko bertsio elebiduna —Condado de Treviño/Trebiñuko Konderria— erabiltzen du; baina Euskaltzaindiak Udalaren izen ofizialaren euskal ordaina Trebiñu Konderria dela zehaztu du. Bereizi behar denean Trebiñu Uda ere erabil daiteke.

260,71 kilometro koadro eta 1.460 biztanle ditu (2010), hainbat herrixkatan banaturik. Geografikoki Araban egon arren eta bere biztanle gehienek Arabako parte izatearen aldarria hainbatetan azaldu arren, administratiboki Burgosko parte da. Argantzunekin batera Trebiñuko barrendegia osatzen du. Udalerri burua izen bereko herria da.