Txantiloi:2017-21 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

David Bowie, jaiotze izenez David Robert Jones (Londres, 1947ko urtarrilaren 8aNew York, 2016ko urtarrilaren 10a) ingeles abeslari, abestigile, multiinstrumentalista, aktore, disko ekoizle, margolari eta moldatzailea izan zen, bost hamarkadaz, pop musikako izar garrantzitsuenetarikoa. Bowie musikari berritzailetzat jo izan da, bereziki 1970eko hamarkadan, bai bere ahots bereziagatik, bai bere musika lanen sakontasun intelektualagatik. BBC telebista kateak 100 britainiar garrantzitsuenen artean, 29. postuan kokatu zuen 2002an eta 136 milioi disko salduko zituen bere bizitzan. Erresuma Batuan, 9 disko jaso ditu platinozkoak, 11 urrezkoak eta 8 zilarrezkoak eta, AEBetan, berriz, 5 platinozkoak eta 7 urrezkoak. 2004an, Rolling Stone aldizkariak 39. postuan kokatu zuen garai guztietako 100 rock artista garrantzitsuen artean.