Txantiloi:2017-7 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 19a) euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren, eta orokorrean filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko eta asko plazaratu ditu. Jakin kultura-taldeko kide, bertan Jakin irakurgaiak saileko arduraduna izan da. Sail horretan pentsamenduaren dibulgazioa bultzatu asmoz 40 liburutik gora atera dituzte euskaraz. Hala nola, Klasikoak editorialaren filosofiako euskarazko itzulpenetan lagundu izan du. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen, halaber. EHUko Filosofia Modernoko katedraduna eta irakaslea izan da. 2010ean euskaltzain ohorezko izendatu zuten. Finean, Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emankorrenetako bat da, eta askoren iritziz erudituenetakoa ere bai.