Txantiloi:Azala/Nabarmen/2020-19

Wikipedia, Entziklopedia askea

Noam Chomsky

Avram Noam Chomsky (Philadelphia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko abenduaren 7a) hizkuntzalaria, filosofoa, zientzialari kognitiboa, historialaria, gizarte kritikaria eta aktibista politikoa da. Massachusettsko Teknologia Institutuko hizkuntzalaritza eta filosofia irakasle emeritua da, eta XX. mendeko hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat. 1957ko Syntactic Structures lanarekin, gramatika sortzailearen lehen teorialaria izan zen; hizkuntzalaritza eskola horrek sintaxia hizkuntzen ikerkuntzaren erdigunean kokatu zuen, eta jakintza horretara erabateko iraultza ekarri.

Aste honetan nabarmen