Txantiloi:Gertaerak/9/19
- 1893 – Zeelanda Berria izan zen boto unibertsala onartzen lehen estatua, Kate Sheppardek gidatu zuen emakumeen boto eskubide mugimenduari esker.
- 1921 - Abd el-Krim buruzagiak Rifeko errepublika independentea aldarrikatu zuen.
- 1982 – Lehen aldiz sentikur edo emotikono bat (irudian) erabili zen, dirudienez Scott Fahlman-ek asmatua.
- 1985 – Richter eskalan 7,8 mailako lurrikarak Mexiko Hiria suntsitu zuen ia, 9.000 hildako eta 100.000 inguru etxegabe utziz.
- 2006 - Hamaika izeneko enpresaren sorrera, eskualde bakoitzean euskarazko telebista kateak sustatzeko. Bilbon aurkeztu zuten.