Txantiloi eztabaida:Biografia infotaula automatikoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pisua eta altuera[aldatu iturburu kodea]

Modeloen kasuan, ez zait egokia iruditzen beste datu batzuekin batera garaiera eta pisua ematea. Ez emakumezkoetan, ez gizonezkoetan. Pertsonak gauza bihurtzeko lehen urratsa da hori (edo izan daiteke, behintzat).

Ez dakit horren gaineko irizpiderik dagoen.

Uler dezaket kirolari batzuen kasuan datu horiek ematea (kategoria-kontuengatik eta), baina bestelakoetan...

Gainera, ez dira sekula datu eguneratuak izango, ezta? Bistan denez, pisua asko alda daiteke, baina baita garaiera ere, adinarekin loturik.

Zer diozue?

(eztabaida zabala da hau, ez dagokio artikulu honi bakarrik; beraz, ez dakit toki hau egokiena den horretarako... esango didazue...) - Amaia Astobiza Uriarte

Bai, fisikoki aurtengo Donostiako Zinemaldian agertu diren Monica Belluci eta Arnold Schwarzenegger, "Le Pacte des Loups" edota "Conan The Barbarian" filmeetan agertzen ziren berberak ez direla argi dago. Baina, modeloen kasuan kirolarien kasuan bezala, bere ibilbide profesionaletan izan zituzten datu fisikoak mantentzearen alde nago, beren lanbideengatik ezagunak baidira. Nire iritziz adinaren eraginez jasandako aldaketen arabera datuak aldatzea ezinezkoa da, maiz urte batetik bestera sekulako aldaketak egon daitezke.
Adibidez, ez dut uste gaur egun Maradonak 68 kilo pisatuko dituenik, baina 1980ko hamarkadan futbolari profesionala zela pisu hori zuenez, datu hori bere hartan mantentzearen alde nago. -Euskaldunaa (eztabaida) 08:33, 28 iraila 2017 (UTC)
Nik espreski argudio horregatik kenduko nuke. Bere momentuan jarri nituenean dudak nituen, pisua (batez ere) aldatzen delako denborarekin. Altuera bai mantenduko nuela, batez ere saskibaloi jokalari askren datu garrantzitsua delako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:38, 28 iraila 2017 (UTC)

Kolore aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabi22. Zein arrazoirengatik aldatu nahi izan duzu kolorea? Eskerrik asko. - Theklan · Eztabaida · E-maila 14:40, 27 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Kaixo Theklan karguan adierazpenean aldaketa batzuk egiten nabil, txukunagoa jarri daitekeela uste dudalako. Kolore aldaketa proba bat izan da, logoekin zein kolorek hobeto bat egiten duen jakiteko. Atzera botako dut berehala. Barkatu eragozpenak. Xabi22 (eztabaida) 14:44, 27 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Jaiolekua eta heriotza lekua[aldatu iturburu kodea]

Theklan, azken aldaketen ondorioz, datu hauek desagertu dira. Nahita egin duzu? --Marklar (eztabaida) 19:42, 7 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

@Marklar2007:, ez, nahi gabe! - Theklan · Eztabaida · E-maila 19:52, 7 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]
Probably it was a temporary error while I tried to fix Basque date formats at Module:Wikidata yesterday evening. Sorry for the inconvenience. Please tell me if there is still any issue. --Vriullop (eztabaida) 16:00, 8 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]
No, it was me! - Theklan · Eztabaida · E-maila 16:01, 8 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]