Txaro Arteaga Ansa
| Txaro Arteaga Ansa | |
|---|---|
(1997) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1944ko maiatzaren 10a (81 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Txaro Arteaga Ansa (Donostia, Gipuzkoa, 1944ko maiatzaren 10a) kazetaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da.[1] Euskal Autonomia Erkidegoko Emakunde erakundearen zuzendari izan zen, 1988an erakunde hori sortu zutenetik 2005era arte.[2] Aurrez, eta baita ondoren ere, Donostiako Herri Irratian lan egin zuen, hogeita hamar urtez, 1963an hasita.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txaro Donostian jaio zen, Hondarribia kaleko 27ko etxean bertan. Bere ama Ximona, Ansa Almandoz izan zen, jatorriz Aranokoa eta umetan Donostiara joandakoa bizitzera. Rich okindegian egiten zuen lan. Aita, Bixente Arteaga Karasatorre,Tolosakoa, Iberdueroko langilea ofizioz eta Easo abesbatzako abeslari solista afizioz. Bi anaia izan zituen, Luis Mari, bera baino hiru urte zaharragoa eta Jose Inazio, hiru urte gazteagoa.
Oinarrizko ikasketak Donostiako Teresianekin egin zituen eta segidan, garai haietan neskentzak propio zen Idazkaritza ikasi zuen. Suchard txokolate fabrika izan zen bere lehenengo lanlekua. Hamazortzi urterekin Parisera joan zen, Alliance Françaisen frantsesa ikastera, au-pair egonik familia batean, ikasketak ordaintzeko. Segidan Erresuma Batura joateko asmoa zuen, baina ama hil zen eta Donostian geratu zen. Herri Irratian lanean hasteko aukera izan zuen orduan, eta 1963an hasita 25 urtez jarraian aritu zen irratigintzan eta gero, beste bost urtez erretiroa hartu aurretik.
Parisetik bueltan ELA sindikatuaren sorreran parte hartu zuen klandestinitatean, diktadura garaian.[3]
Mugimendu feministan ere murgildu zen, eta Emakunde sortu zenean, 1988an, bertako zuzendaria izan zen 17 urtez.[4] [5]
Josetxo Lizarraga Muruarekin ezkondu zen 1969an eta geroztik Oiartzunen bizi da. Ttala, alaba bakarra dute eta baita biloba bakarra ere: Peru Barandiaran Lizarraga, kirolari gailena.[6]
Herri Irratian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herri Irratia Donostiako Gotzaindegiaren menpe zegoen garaian hasi zen bertan lanean Txaro, Frankoren diktadura bete-betean eta euskarak, euskal kulturak bezala, presentzia ofizialik ez zuen garaian. Lehen urte haietan egindako ekarpena nabarmena izan zen, irratian euskara sartzen hasi zelako eta euskararen baitan, abertzaletasun sena, ondorio guztiekin. Lan eskerga eta militantea. Euskarazko lehen programazioak baserritarrei eskainitakoak izan ziren. Horretaz gain Txaro Arteaga, beste lankide batzuekin batera, funtsezkoa izan zen Donostiako Herri Irratiaren transformazioan. Langile haiek lortu zuten lizentziatu berria zen Iñaki Gabilondo zuzendaritzara eraman eta kontzeptu eta eduki berriak sartzea, denen artean.
Txaro berriz ere giltzarri izan zen 1971n, Orduko Loiolako Herri Irratiak Donostiako irratia bereganatu eta Juan Lekuonaren zuzendaritzapean “Herri Irratia- Radio Popular Donostia-Loiola” irrati taldea sortzeko garaian. Oro har Herri Irratiak ezinbestekoak izan ziren frankismoak ukatzen zituen kontzientzia politikoa, euskara eta Euskal Herria eraikitzeko prozesuan eta Loiolako Herri Irratiarekin batzeak areagotu zuen guzti hori. Halaber gerora sortuko ziren kate berrien eredu eta hainbat profesionalen eskola izan zen, tartean, besteak beste, Maialen Iriarte, Josetxo Lizartza, Xabier Otaegi, Pako Sagarzazu, Julian Beloki eta Jose Ramon Beloki daudelarik.
Euskarazko ekitaldiei ate asko ireki zieten eta bere ahotsa ohikoa bihurtu zen bikoizketa ugaritan, telebistako ekitaldietan eta programen aurkezpenetan, hauen artean, ordura arte gaztelera hutsez egiten ziren Zinemaldiko eta Jazzaldiko aurkezpenetan euskara ere sartuta. "Jarrai" antzerki taldean ere parte hartu zuen; halaber "Herri gogoa" haur diskoaren grabazioan, eta baita “Iparragirre zure oroiz”[7] diskoan ere.
Euskararen eta euskal kulturaren aldeko militantziarekin batera, Txaro Arteaga erreferente bihurtu zen berdintasunarekin lotutako edukiak irratiaren bidez zabaltzeko, bere garaian feminismoaren bigarren olatua izan zenaren liderrei ahotsa emanez.[8]
Emakunde
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1986ko maiatzean Zarautzen ospaturiko “Emakumearen problematika eta Euskadiko erakundeak” topaketan parte hartu zuen, non Eusko Jaurlaritzari borroka egiteko tresna bat sortzea eskatzen zitzaion, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde. Hala, eskakizun horri erantzunez, Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko Legea, 1988koa.[9]

Txaro Arteagak 1989an jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren proposamena gerora Emakunde izango zenaren erakunde berria martxan jartzeko. Erakunde horren buru izan zen 17 urtez, Kontseilari orde mailan, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak izan ziren garian. Ibilbide luze honetan emakumeentzako ekintza positiboko hainbat plan jarri zituen abian, politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzeko.[10] [11]
Bere lanaren hasieratik bertatik bi zutabetan oinarritu zuen bere ekintza:
- Euskal administrazioak –ekintza publikoak– emakumeen eta gizonen arteko benetako aukera-berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea, beharrezko egitura egokia sortuz, erakunde, pertsona eta aurrekontu egokiekin.
- Etengabeko elkarrizketa aktiboa sustatzea mugimendu feministarekin eta emakumeen elkarteekin.

Luze eta zabal jardun zuen Emakundeko zuzendari lanetan: Hezkidetza-planak, tratu txarren aurkako protokoloak, publizitatea, lan-diskriminazioaren aurkako borroka, gizarte-kontzientziazioa, profesionalen eta kolektiboen prestakuntza, Administrazioaren alorreko sentsibilizazioa... Urte haietan egindako lanak Euskadiko eremu publiko guztietara zabalduz joan ziren, Emakunde erreferentziazko erakunde bihurtu zelarik, ez bakarrik Estatuan, baita Europan eta Latinoamerikan ere.

Aipagarria da Irun eta Hondarribiko alardeen gatazkan izandako inplikazioa, urteroko agerraldietan pertsonalki parte hartuz. Emakundek hasieratik parte hartu zuen Irun eta Hondarribiko alardeen gatazketan, bai bitartekaritza-lan askotan, bai ekarpen ekonomiko eta logistikoetan. Alardeen agerraldietan etengabe egoteak, babes hori komunikabideen bitartez adierazteak, sortu zituzten legeak, eta abar, garrantzitsua izan zen, nahiz eta oraindik auzia konpondu gabe egon.

Eusko Jaurlaritzaren izenean hainbat kongresu, mintegi eta jardunalditan parte hartu zuen, herri, estatu eta nazioarte mailan.[1] Hauen artean:
- Nazio Batuek Pekinen antolatutako Emakumeei buruzko IV. Mundu Konferentzia, 1995eko iraila.
- Nazio Batuen Konferentzia "Emakumea 2000. urtean: Generoen arteko berdintasuna, garapena eta bakea XXI. menderako", New York, 2000ko ekaina.
- Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordean (NBE) ordezkari, behatzaile gisa.
- Hitzaldi, topaketa, mahai-inguru, eztabaida eta abarren hizlaria. Euskal Herriko lurralde historikoetan eta gure erkidegotik kanpo.

2000. urtean jada, "Lege-aldaketa" eskatu zion Eusko Legebiltzarrari, eserlekuen erdiak emakumeentzat gordetzeko, Frantziako behe ganberak berriki erabaki zuen bezala.[12]
2004an, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeentzako Ekintza Positiboko III. Plana bultzatu, garatu eta ebaluatu zuen.[13]
2005ean Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen “Berdintasun Legea”, otsailaren 18ko 4/2005koa.[14]
Behin legea lortuta, amaiera eman zion Emakundeko ibilbideari, Izaskun Moyuak ordezkatu zuelarik Emakundeko zuzendaritzan.[15]
Honela zioen Txaro Arteagak Emakundetaz Gizadiberrin egindako elkarrizketan:
“Hasieratik erreferentziazko ekimena izan zen, Espainiar Estatuan. Europan ere errekonozimendu eta sari desberdinak jaso ditugu. Azkenekoa 2015ean Nazio Batuen Erakundeak eman zion, munduko erakundeen artean zabaltzen dituen sarien artean, lehenengoa Emakunderentzat izan zen. Hori ez da erraza. Beraz, ez da nik esaten dudala, baizik eta, gai honetaz arduratuta daudenen onarpena lortu du urtetan zehar” [16]
Gobernuak hartutako erabaki okerrei aurre
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an tokatu zitzaion borroka batean sartzea Txaro Arteagari. Bere lehen idazkari izandako Itziar Fernandezekin batera aurre egin zioten euren ustez Iñigo Urkulluren gobernuak Emakunderi buruz hartutako erabaki okerrari. Komunikatu bat sinatu zuten, bertan Iñigo Urkulluri eskatuz Institutua Lehendakaritzatik atera eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailera eramateko erabakia berraztertzeko, hain zuzen, Emakunden nortasun-ezaugarria Lehendakaritzari atxikitako erakunde autonomoa izatea zelako.[17]

Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ohorezko euskaltzain izendatua 2018ko apirilaren 27an.[18][19]
- Manuel Lekuona sarirako hautagaia.[8]
- Donostian Keimadako Euskal Anaiarteak ohorezko kofrade, 1997an.[20]
- Arabako emakume enpresaburu, profesional eta zuzendariaren saria, 2001ean.
- Hernanin Sagardaoaren ohorezko kofrade 2002an.[21]
- Bakion, Mahasti Alde Alkartearen ohorezko bazkide 2002an.[21]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Txaro Arteaga Ansa» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
- ↑ Press, Europa. (2020-09-09). «Itziar Fernández Mendizabal y Txaro Arteaga piden que Emakunde siga dependiendo de Lehendakaritza» www.europapress.es (kontsulta data: 2023-05-12).
- ↑ eitb. (2014-04-14). Txaro Arteaga Donostiako Hondarribia kalean jaio zen. (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ «Arteaga Ansa, Txaro - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ eitb. (2014-04-14). Txaro Arteaga Donostiako Hondarribia kalean jaio zen. (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Autor 2, Rcnss. (2023-02-16). «Kirolari bikainak» RCNSS - Real Club Náutico de San Sebastián (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ «Iparragirre; Zure oroiz | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ a b https://www.eusko-ikaskuntza.eus/files/galeria/files/Arteaga_Txaro.pdf
- ↑ «BOE-A-2012-3546 Ley 2/1988, de 5 de febrero, sobre creación del "Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea".» www.boe.es (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arteaga Ansa, Txaro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ https://cadenaser.com/emisora/2015/01/07/radio_san_sebastian/1420649702_527036.htm
- ↑ (Gaztelaniaz) «La directora de Emakunde pide al Parlamento que imite al francés y reserve el 50% de los escaños para mujeres» El País 2000-03-23 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ «Arteaga Ansa, Txaro» Auñamendi Eusko Entziklopedia (aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus) (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ r01e00000fe4e66771ba470b85a842e927973ef4d, r01e00000ff26d465bca470b849fe630da5786e52. (2011-12-21). «Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea.» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «Izaskun Moyua sustituye a Txaro Arteaga como directora de Emakunde» EAJ PNV (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gizadiberri. «Txaro Arteaga: “Pertsona bakoitzak bere buruaren ardura izan beharko luke ahal duen bitartean eta ezin duenean, denon artean zaindu beharko genuke» Gizadiberri (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-09). «Las pioneras de Emakunde piden a Urkullu que reconsidere sacar el Instituto de Lehendakaritza» naiz: (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) elkarmedia. (2018-09-21). «Arteaga Ansa, Txaro» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2018-05-11). «Jose Antonio Aduriz eta Txaro Arteaga, ohorezko euskaltzain» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ https://emigracion.xunta.gal/files/evento/2017/11/relacion-cofrades-honor.pdf
- ↑ a b «Txaro Arteaga, emakumeen jagolea - bizkaie.biz» bizkaie.biz (kontsulta data: 2025-09-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txaro Arteagaren argazkiak
- Txaro Arteagaren bideoak
- Argitalpenak
- Emakundeko zuzendariari elkarrizketa gizon-emakumeen arteko berdintasunaz. Bizkaie.2002
- Emakunde-ko zuzendariari elkarrizketa emakumea eta gizarteko egoera aztertuz. Euskonews & Media 208. (2003)
- Emakunderen 35 urteko ibilbideko mugarri nagusiak
- EHGAM-ek publikatutako Noticias de Gipuzkoa, 2009-05-25 elkarrizketa
- Zahartzaroaz solasean, balantzea eginez. Gizadiberri 2017
- Ganbara de cerca. Radio Euskadiko elkarrizketa jubilazioa tarteko. 2017
- Bere bizitzaz San Telmo museoan egindako elkarrizketa. Ahotsak.eus 2021