Edukira joan

Txibierroak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txibierroak
squid dish (en) Itzuli
Historia
JatorriaItalia

Txibierroak edo txipiroiak Erromako erara [1] arrautzaztatu eta frijitutako txipiroiekin prestaturiko platera da. Hego Euskal Herriko tabernetan ohikoa da txibierroen errazioak ateratzea eta Kalamarrak eta Rabak hitzak ere erabiltzen dira plater hau izendatzeko.

Inguruko eskualdeetan ere asko jaten da, bereziki Kantabrian[2] eta Madrilen[3], azken honetan otartekoan. Mundu mailan Turkian eta Filipinetan ere asko kontsumitzen da, kaleko janari gisa batez ere.

Txibierro eraztunak, limoi zati batekin.

Txibiak barrutik garbitu eta ur irakinetan jartzen dira. Haragia bigundu denean gorputza zatitu egiten da, normalean eraztunetan, baina batzutan zerrendatan ere bai. Ondoren irineztatu eta olio oso berotan frijitzen da, 160º iguruko tenperaturan. Platerean zerbitzatzerakoan limoi zati bat jartzen zaie alboan eta ohikoa izaten da limoi urez bustitzea[4].

Hainbat tokitan otarteko barruan ere jaten dira, Madrilen esate baterako otarteko tipikoa da[3].

Espainia hegoaldean txitxirio irinez prestatzen dira. Kurruskagarriago gelditzen dira eta zapore handiagoa izaten du. Tamaina txikiko txibiak ere zerbitzatzen dira eta puntillas edo chopitos esaten zaie[5]. Supermerkatuetan txibierro izoztuak ere aurkitzen dira[6].

Filipinetan pritong pusit esaten zaie eta saltsa bat izaten du alboan, alioli, maionesa edo ozpin mina[7].

Turkian kalamar tava deitzen zaie eta tararor saltsarekin jaten dira[8].

Mexikon, Perun eta Txinan saltsa minak erabiltzen dituzte txibierro frijituak jateko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]
  2. (Gaztelaniaz) «Rabas y cerveza conforman el aperitivo preferido de los cántabros» El Diario Montañes 2008-08-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  3. a b (Gaztelaniaz) «¿Por qué el bocata de calamares es un plato típicamente madrileño?» Madrid Secreto 2020-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  4. (Gaztelaniaz) «¡Una delicia crujiente! Calamares fritos» Cocina y Vino 2021-05-21 (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  5. Espantaleón R. - De Juana M.. (1999). Bar y Cafetería Manual Profesional. Madrid, Ed. Capitel.
  6. (Gaztelaniaz) «12 recetas muy ricas de rabas congeladas compartidas por cocineros caseros» Cookpad (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  7. (Ingelesez) Recipe, Lutong Bahay. (2021-09-02). «Pritong Pusit (Calamares)» Lutong Bahay Recipe (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  8. Txantiloi:Tr-TR Works, Gavia. «Kalamar Tava» Kalamar Tava (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]