Edukira joan

Txikigarri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txikigarriak hitz baten esanahia txikitzen duten atzizkiak dira, edo tamaina txikiko edo txikiagoko zerbait izendatzen dutenak. Gainera, pertsona, animalia edo gauza bati maitasunezko izenak eratzeko ere erabiltzen dira.

Euskaraz, atzizkirik ohikoena -txo da, -ño eta -xka ere inoiz erabiltzen diren arren (andereño, irriño; liburuxka, mendixka...). Horrelako atzizki gehiago ere badira, guztiz pertsona izenetan, edo zaharkituak edota erabilera murritzagoa dutenak, hala nola -kin / -kina (Ander(e)kina, Marikin, Perukin...) edo -xe /-txe (Ernandoxe, Joantxe, Katalintxe, Peruxe...).[1]

Euskarazko motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • -txo atzizkia modurik ohikoena da, baita -ño eta -xka ere: txikitxo, txakurtxo, eskutxo, ibaitxo. maiteño, bidexka, gelaxka, sardexka, zuhaixka... Halaber, hitz banaka batzuetan, -tila atzizkiaz egiten da: leiho > leihatila; neska > neskatila.
  • Kontsonantea sabaikari bihurtuz: gixona ('gizon txikia'), goxoa ('atsegintxoa'), llabur ('laburtxo')...

Beste hizkuntza batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusierazko txikigarri ohikoenak -ик -ik eta -чк- -txk- (-шк- -xk-) dira: куст kust «zuhaixka» ― кустик kustik «zuhaixkatxo, zuhaixka txiki», окно okno «leiho» ― окошко okoxko «leihotxo». Badaude, halaber, animalien kumeak adierazteko txikigarriak: кот kot «katu» ― котёнок kotjonok «katakume».

Alemanezko txikigarri nagusia -chen da eta hitz batzuk, izan ere, horren bidez sortuta daude, adibidez, Magd «emakumezko zerbitzari» ― Mädchen «neska»; animalien kumeak esan nahi duten hitzak sortzeko ere erabiltzen da. Atzizkiak erroko bokalen aldaketak eragiten ditu (MagdMädchen adibidean bezala).

Gaztelaniaz, -ito, -ico, -illo atzizki maskulinoak eta -ita, -ica, -illa femeninoak ohikoenak dira, baita oso emankorrak ere: cuchara ("koilara") > cucharita / cucharica / cucharilla ("koilaratxo").

Ingelesez, -y bukaeraz egiten da, baina ez da batere emankorra, hitz banaka batzuei baitagokiei: dog > doggy ("txakur" > "txakurtxo"); cat > kitty ("katu" > "katutxo").

Frantsesez, molde arruntena -et maskulinoa eta haren femenino -ette dira, baina ez dira oso emankorrak eta zenbait hitzetan geratu dira: maison > maisonette ("etxe" > "etxetxo"), fille > fillette ("neska" > "neskatila, neskatxa").

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2009). Izen ttipiak euskaraz. Bilbo: Euskaltzaindia, 103-230 or. ISBN 9788495438508..