Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lupia.

Lupia Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi den arrain bat da.

Lupiaren haragia oso preziatua da Euskal Herriko sukaldaritzan.

Euskaraz lupia esaten zaio. Latinezko lupus izenetik dator eta "otsoa" esan nahi du. Arrain honek apetitu handia du eta oso erasokorra da, otsoa bezala.

Izen zientifikoa Dicentrarchus labrax da eta "labrax" izenak "jatuna" esan nahi du.

Lupiaren ilustrazio zientifikoa.

Gorputza luzea du, normalean metro erdi neurtzen du. Zilar kolorekoa da, bizkarraldean ilunagoa eta sabelaldean zuriagoa. Bizkarraldean bi hegats ditu. Buru handia du eta ezpain lodiak ditu.

Lupia gazteak ere zilar kolorekoak dira baina distira urdina eta orbain ilunak izaten dituzte.

Kostaldean bizi da eta batzuetan ibaietan ere sartzen da. Sakonera gutxiko uretan aurkitzen da.

Ur hotzetan edo ur epeletan bizi daiteke. Udan kostaldetik gertuago egoten dira eta neguan itsasoan barrurago sartzen dira.

Lupia gazteek taldeak osatzen dituzte. Txipiroiak, izkirak eta itsas zizareak jaten dituzte.

Lupia helduek arrain txikiak jaten dituzte, sardinak adibidez. Gauez ateratzen dira ehizatzera.

Udaberrian askatzen dituzte arrautzak.

   Ba al dakizu   
Euskal Herriko sukaldaritzan oso preziatua da lupia. Argazkian duzue "lupia parrillan".

Lupiaren haragia oso preziatua da Euskal Herrian eta Europan ere bai. Asko arrantzatzen da itsasoan baina gaur egun gehiago ekoizten dira arrain haztegietan.

Lupiarekin egiten diren plater ezagunenak hauek dira:

  • Lupia donostiar erara
  • Lupia gatzetan
  • Lupia labean erreta
  • Lupia parrillan