Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1815eko abenduaren 10a
Londres
💀
Heriotza
1852ko azaroaren 27a
Marylebone
🔨
Lanbidea
matematikari
📷
Argazkiak
ikusi
Soineko loreekin
Ada Lovelace

Ada lovelace Londresen jaio zen 1815eko abenduaren 10an eta  Britania Handian, 1852ko azaroaren 27an hil zen. Esaten da historiako lehen programatzailea izan zela, programazioko hainbat kontzeptu erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehenengo pertsona ere). Makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuen.


Garai hartan, beste emakume askorekin gertatu zen moduan, emakume honen lanari ez zitzaion garrantzi handirik eman bera bizi zen bitartean, izan ere, bere ideiak 1952an hasi ziren erabiltzen informatikako munduan (informatikan hobekuntzak egiteko).

Lovelace abizena, bere senarrarengandik zetorren, Lovelace kondea izan zen senarra.        

Lord Byron poeta famatuaren alaba izan zenez, batzuek iradoki izan dute hortik etorriko zitzaiola poesia munduaz zuen pasioa, nahiz eta Ada ez zen inoiz bere aitarekin bizi.


Ada Lovelace

Augusta Ada Kingen gurasoak Lord Byron poeta eta Anna Isabella Noel Byron izan ziren. Bikotea 1815ean ezkondu zen eta, 1815eko abenduaren 10ean, Ada jaio zen, Byrontarren alaba bakarra.

1816ko urtarrilaren 16an, Annak haurra bere gurasoengana eraman zuen, Byronek horrela nahi zuelako. Adak bi hilabete besterik ez zituen, gurasoak banandu egin ziren eta aitak ez zuen sekula bere zaintza eskatu. Izan ere, bere gurasoak banandu zirenean, Ada bere amarekin joan zen bizitzera eta bere aita, Ingalaterrara joatea erabaki zuen, zortzi urte geroago hil zen Grezian. Beraz Adak ezin izan zuen ondo ezagutu bere aita. Baina, bere ama espero zuen, bere aitari ez iruditzea, baina Adak, bere aita miresten zuen, eta bere aita bezala, matematikak poetikoak ikusten zituen.

Ada Byron 1852ko azaroaren 27an hil zen, 36 urte zituenean. Umetoki-lepoko minbizia zuen eta medikuek garaiko erremedioa jarri zioten: odolusteak. Horiek hil zuten eta Byrondarren panteoian ehortzi zuten, berak agindu zuen bezala, Nottinghamshiren-eko Hucknall elizan, aitaren ondoan. Aita eta alaba adin berarekin hil ziren.

Ada txikitatik osasuneko hainbat arazo izan zituen. Izan ere, honi paralisi moduko bat eman ziola esaten da, bere urduritasunaren ondorioz. Garai hartako jendeak pentsatzen zuen osasun-arazo horiek emakume matematikaria izateagatik azaldu zitzaizkiola. Emakumeak ahulak zirelako gertatu zitzaiola zioten, matematikako ikerketen presioaren ondorioz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]