Txikipedia:Afganistango gerra (2001-2021)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Afganistango gerra 2001. urtean hasi zen. Afganistango lehen gerraren ondoren Talibanek herrialdean boterea berreskuratu zuten Sobietar Batasunarekin eduki zuten gudaren ondoren. Talibanek boterea hartu ostean 11-S gertatu zen.[1] Hilabete bat geroago Estatu Batuek gerratean sartzea erabaki zuten gertatutako erasoarengatik, Talibanei boterea kentzeko asmoz.[2]

Afganistaneko botere banaketa gerraren aurretik eta hasieran (2000-2001)

Gerrate honetan Estatu Batuez gain, eta askatasun operazioa garatzeko, beste herrialde batzuetako militarrak bidali zituzten Afganistanera. Krolonogikoki, 2001eko urriaren 26an indar armatu Britainiarrak sartu ziren gerratera; urte bereko azaroaren 1ean Turkia, Australia eta Kanada eta azaroaren 5ean Estatu Batuetako militar gehiago bidali zituzten. Italia, Holanda eta Frantzia ere azaroan sartu ziren gerratera. 2009ko otsailaren 17an eta geroago 2010ean, Obamak Estatu Batuetatik errefortzu bat bidali zuen.[3]

Gerra hasi eta hilbatete batzuen buruan Taliban batzuk Pakistanera joan ziren babes bila. 2013ko erretiroaren ondoren 2015 urtean Talibanak berragertu ziren eta handik urte batzuetara bake hitzarmen bat sinatu zuten Estatu Batuek eta Afganistanek gerrari amaiera emanez.[4]

Estatu Batuar soldaduak
  1. (Gaztelaniaz) «La muerte de Bin Laden y la guerra de Afganistán» Real Instituto Elcano (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  2. (Gaztelaniaz) Ramos, Alejandra. (2021-07-01). «Lo que debes saber de Operación Libertad Duradera en Afganistán» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Cuáles son las fechas clave de los 20 años de conflicto en Afganistán» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  4. (Gaztelaniaz) Hernández, Nacho. (2021-09-13). «20 años de guerra contra el terror en 20 cifras» Ethic (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).