Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1979ko maiatzaren 12a
Legazpi
💀
Heriotza
2012ko martxoaren 21a
Gasteiz
🔨
Lanbidea
biokimikari
📷

Ainhoa Murua Ugarte, dimentsio txikien berebiziko ahalmenak ikergai izan zituen zientzialaria izan zen.   [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko maiatzaren 12an jaio zen Legazpin, Gipuzkoako herri batean, eta 2012ko martxoaren 21ean hil zen minbiziarengatik.  Nafarroako Unibertsitatean Biologian eta Biokimikan lizentziatu zen. Ikasketak burutu ondoren, ikertzen hasi zen. [1]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula mikroinkapsulatuek gaixotasun kronikoen aurrean eskaintzen dituzten aukera terapeutikoak ikertu zituen. Izan ere Ainhoaren amonak, Benignak, Alzheimerren gaixotasuna zuen eta honi aurre egiteko aukerak ikertzeko asmoaz hasi zen.

Hau ez zen izan haren lanaren ekarpen bakarra. Horrez gain, zelula mota batzuk kontserbatzeko irtenbidea ere garatu zuen, zelula mikrokapsulatuak izozteko protokoloa sortuz. Horrela, zelulak biltegiratzeko eta kontserbatzeko kondizio egokiak bermatu zituen eta laborategien arteko ikerketetan materialen trukaketa egokiagoa ahalbidetzen lagundu zuen. .                                              

Ikerketa pasioz bizi izan zuen, disfrutatu eta baita sufritu egiten zuen lanean zorrotza eta estua baitzen egiten zuenarekin.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Unibertsitateko Zoologia eta Ekologia Sailean hasi zituen tesiaren lehen pausuak eta gerora, Biomedikuntza, Bioingeniaritza, Biomat

erial eta Nanomedikuntzaren Zentroan (CIBER-BBN) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean lanean aritu zen NanoBioCel ikerketa taldean. Bertan, zelula bizien mikrokapsularatzea ikertu zuen, zelula jakin batzuk biomaterialez inguratuz gaitz zenbait tratatzeko erabiltzen dena. Biologia eta Biokimikan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, Europako doktoregoa egin zuen Farmazian eta Farmazia Teknologian Euskal Herriko Unibertsitatean.

Sariak

  • 2010. urtean Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak (ASEDEF) “Berrikuntzaren” kategorian IX. ASEDEF Saria eman zion Ainhoaren lantaldeari
  • 2011ko urrian doktorego-tesi hoberenaren IX. SPLC-CRS Saria jaso zuen Oporton
  • 2014ko apirilean Euskal Herriko Unibertsitatean Doktoretzako Aparteko Saria eman ziotenç

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emakumeak zientzian: Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012)» Zientzia Kaiera 2014-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).