Euskal Herriko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko Unibertsitate» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Euskal Herriko Unibertsitatea
Universidad del País Vasco
Bilbao - Torre Iberdrola y Paraninfo de la UPV-EHU 2.jpg
Bizkaia aretoa
AkronimoaUPV/EHU
GoiburuaEman ta zabal zazu
Ezarpena 1980
Mota publikoa
ErrektoreaNekane Balluerka
Irakasleak4.909
AZP1.716
Ikasleak48.706
CampusaAraba, Bizkaia eta Gipuzkoa
KokapenaLeioa, Bilbo, Portugalete, Barakaldo, Donostia, Eibar eta Gasteiz
 EH
Webgunea www.ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoa da, 1980an sortua eta hiru kanpusetan banatua, autonomia erkidekoko hiru probintzietan: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa. Bilboko Unibertsitatearen oinordeko, hasieran, hurrengo fakultateek osatzen zuten unibertsitatea: Sarriko-ko Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialen fakultatea (1955), Medikuntzako fakultatea (1968) eta Zientzia fakultatea (1968). Hiru fakultate hauei, Hezkuntzaren Lege Orokorrarekin, Eskola Nautikoa (1739), Bilboko Enpresa-ikasketen Eskola Unibertsitarioa (1818) eta Ingeniarien Eskola Teknikoak (1897), gaur egun UPV/EHUko fakultate kopurura iristeraino (hogei bat direnak).

«Eman ta zabal zazu» goiburua du, Gernikako arbola abestitik hartua (XIX. mendeko euskal ereserkia), eta unibertsitatearen ikurra Eduardo Chillidak diseinatu zuen, 1970eko hamarkadan. Aipagarria da, baita ere, Espainiako trantsizioaren ikurri aldarrikatzailea konsideratzen dela askoren ustetan.

2010eko urrian Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena jaso zuen UPV/EHUk.[1]

2014ko azaroaren 19an, UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak Euskadi-Akitania euroeskualderako campusa sortzeko hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horrek, Eusko Jaurlaritzaren eta Akitaniako Kontseiluaren babesa zuen.[2] 2014. urteko Azaroaren 28an, UPV/EHUk 31tik 20ra gutxitu zituen zentroak.[3]

2017ko urtarrilaren 9an, Nekane Balluerka UPV/EHU-ko errektore modura hautatua izango da.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1540−1897[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, unibertsitate-mailako irakasketaren hasiera Oñatiko Unibertsitatearen sorrerarekin dugu, Rodrigo Mercado de Zuazolak sortua, 1540. urtean. Bi urteren ostean, 1542. urtean, Hernaniko hirian, unibertsitate honek aktibitate hasi zuen, 1548. urtean unibertsitatea Oñatira lekualdatu baino lehen. 1548. urterako, hainbat ziren eskaintzen ziren ikasketa-eremuak: Teologia, Legeak, Kanonak, Arteak eta Medikuntza. Gorabehera ezberdinen ostean, 1901. urtean bere ateak behin betiko itxi zituen.

Aipagarria da oso Bergarako Errege Mintegia ere, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak sorturikoa. Zentro honek, Ilustrazioaren korronteek gidatua, Europako zientifiko eta materialak erantsi zituen, bai eta ikasle bikainak Europako beste herrialdeetara ere eraman. Zentro honen goreneko aroa 1779 eta 1793. urteen artean gertatu zen, Euskal Herriari hezkuntza-zentro aurrerakoi moduan. Halere, XIX. mende hasierako afera politikoek egitasmo honen lana bertan behera utzi zuten.

Bergarako Errege Mintegia, hezkuntza eta ikerketa zientifikoaren esparruan ikastegi garrantzitsua izan zen, Europa-mailan. Adibidez, Elhuyar anaiek wolframa bakartu zuten bertan, 1783. urtean

Bizkaian, Eskola Nautikoak, 1511. urtean Merkataritza-Kontsulatuaren babespean fundatua, 1784. urtean aintzatespen ofiziala lortu zuen. 1800. urtean, Merkataritza Eskolaren proiektuari hasiera emanez zitzaion, aktiboa bihurtu zena 1818rako.

Nafarroako Diputazioari dagokionez, 1866. urtean Unibertsitate eusko-nafartar bat sortzeko proposamena aurkeztu zuten, EAEko Diputazio ezberdinei unibertsitate ofizial bakarra sortzeko eskaera eginez, aurrera jarraitu ez zuena. Unibertsitate ezberdinen batzeak, maila nazionalean porrot egin ostean eta bi urtetako tira-biren ostean, batze hau probintzia-mailan burutzea saiatu zen.

Hala, Gipuzkoako Diputazioak Oñatiko Unibertsitate Zaharra berrezartzen saiatu zen, huts eginez. Arabako Diputazioak ere Gasteizko Unibertsitate Literarioa sortzen saiatu zen, 4 urtez biziraun zuena (1869-1873). Bizkaiko Batzar Nagusiak ere Bizkaiko Unibertsitate Katolikoa sortzen saiatu zen 1870. urtean, berriro ere ezerezean gelditu zena.

Bestalde, Bilbon, 1883. urtean sorturiko "Irakaskuntza Katoliko" zeritzon sozietate anonimoa, hamahiru bizkaitarrek sortua Goi-Hezkuntzako Zentro bat Bilbon eraikitzeko helburuarekin eta aita Manuel Isasi-k iradokita, bestelako etorkizun bat izan zuen. Izan ere, zentro honetako irakasketa 1886. urtean hasi eta gaur egungo Deustuko Unibertsitatea izatera iritsi arte biziraun duen egitasmoa dugu hau.

Azkenik, 1897ko apirilaren 2ko Errege Dekretuaren bidez, Bilboko Ingeniari Industrialen Eskola sortu zen, gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskola edo Ingeniaritza Goi Eskola Tekniko modura ezagutzen dena.

1918−1955[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918ko urtarrilaren 5ean, Estetika katedratikoa zen Ángel de Apraiz y Buesca-k, Bilbon, "Euskal Unibertsitatearen Alde" deritzon hitzaldi bat eman zuen, Gerra Zibila eman arte Bilbon garaturiko Euskal Unibertsitatearen aldeko mugimendu aldarrikatzailearen hasiera izan zena, nolabait.

Goiburu honekin, Eusko Ikaskuntzak mugimendu garrantzitsu bat bultzatu zuen 1918 eta 1923. urteen artean, Euskal Unibertsitate horren estatutuak idazten, herrialdea mobilizatzen eta Madrileko senatarien ekintzak sustatuz. Hala, 1923an, "unibertsitate-arazoa"ri aurre egiteko ebazpena Diputazio ezberdinei zein Gobernuari aurkeztu zitzaien. Primo de Rivera-ren diktadurak mugimendua isilarazi bazuen ere, 1931. urtean Bilboko Udalak Euskal Unibertsitatearen Aldeko Batzar handi bat antolatu zuenean mugimendua erabat berpiztu zen.

1936. urtean, Leizaola buru zeneko Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eginiko lehen Dekretuen Ángel de Apraizek eginikoaren ingurukoaren batzorde bat sortu zen. Hala, 1936ko urtarrilaren lehenean, Eusko Jaurlaritzako lehendakari zen José Antonio Aguirrek Euskal Unibertsitateari eman zion Bilboko Ospitale Zibilean. Dena den, Gerra Zibilaren testuinguruan, Euskal Unibertsitatearen bizitza, erakunde modura, oso laburra izatea eragin zuen, Bilboko hiriaren 1937ko hartzearekin amaitu zena.

1952. urtean, Nafarroako Unibertsitatea sortu zen, Opus Dei-ren hegalpean eta 1961. urtetik aurrera Nafarroatik kanpo zabaltzen hasi zena, Donostian hainbat zentro sortuz. Gaur egun, zentro bat bakarrik dago oraindik haren hegalpean: Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa.

Garai honetan, gaur egungo EAEa osatzen duten hiru probintziek Valladolideko Unibertsitatearen Barrutiaren zati kontsideratzen ziren. Hala, 1955. urteko Zientzia Ekonomiko eta Komertzialen fakultatearen sorreraraino (Bilbon), antzinako Komertzio-Eskolaren oinordeko, ez zen Euskal Unibertsitatearen errebindikazioa berriro ere berpiztuko, bereziki Bizkaia inguruan.

1963−1980[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretua, unibertsitate-birmoldaketarako premiazko neurrien ingurukoa, hiri ezberdinetan agertzen hasia zen hezkuntza-eskaerei erantzuteko modu bat izan zen, bai eta hezkuntzaren masifikazioari erantzuteko modua ere. Testuinguru honetan, 1970. urtean Hezkuntzaren Lege Orokorra onetsiko da, Bartzelonan, Bilbon zein Madrilen unibertsitate berriak sortzeko aukera emango duena.[4] Bilboko Unibertsitatearen hasierako urteetan Ekonomia eta Zientzia zein Medikuntza fakultateari hasiera eman zen, betiere oraindik berezko barrutirik gabe eta Juan Etxebarria Gangoiti edukirik lehen errektore modura.

Gipuzkoan, 1963. urtetik aurrera koordinazio-batzorde batek, ostera patronatu izan zena, Ignacio Barriolaren hitzetan, "Goi-mailako Ikasketa Ofizialen Aldeko" kudeaketak egiten zituen. Aipaturiko 5/1968 Lege Dekretuan oinarriturik, bestalde, unibertsitate-fakultate bat sortu zen Donostian, ostera, 1968ko uztailaren 27ko Dekretuaren bidez, Donostian, Zuzenbide fakultatea finkatuz, nahiz eta Valladolideko Barrutian egon oraindik ere.

Hezkuntzaren Lege Orokorraren bitartez, 1972an, lehen aditu-eskolak sortuko dira, bai eta unibertsitate bakoitza bere lurraldeko barruti propioa eskuratzeko ere. Hala, garai hartan sorturiko Arte Ederretako Goi Eskola, adibidez, Bilboko Unibertsitatera esleitua izango da, bai eta jada aipaturiko Ingeniarien Eskola ere.

Euskal Herriko jendarte zibilak, garai hartako Euskal Unibertsitateak berezkoak zituen mugatzeez nazkaturik eta kontuan harturik 1918ko, 1922ko eta 1936ko gatazka ezberdinak, 60ko hamarkadan zehar Euskal Unibertsitatearen defentsaren aldeko mugimendu garrantzitsu bat sortu zuen, Txillida-ren eman ta zabal zazu goiburupean sortua. Gaur egun, eman ta zabal zazu goiburua UPV/EHU-ko goiburua izango da, honengatik. Mugimendu haren energiaren ondorioz, sortu berria zen Euskal Unibertsitatera izen handiko edota diru-sarrera handiko pertsonaiak barneratzen hasi ziren. Dena den, 1977. urterarte ez da EAE osoko barruti bakar bat osatuko, Bilboko Unibertsitatea Arabako eta Gipuzkoako bestelako zentro unibertsitarioekin barruti bakarra osatzen duteneko momentua.

Azkenean, 1980. urteko otsailaren 25ean, Bilboko Unibertsitatea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateara bilakatuko da, Euskal Herriko autonomia-erkidegoko unibertsitate-sistema publikoa izango dena. UPV/EHUn, momentu hartan, aipaturiko hiru Unibertsitate nagusien (hiru probintzietakoak) zein hauei asoziaturiko zentro ezberdinek osatuko dute UPV/EHUa.

Egun hartatik aurrera, UPV/EHUren garapenak Espainiar Estatuko unibertsitate gorenetarikoa izatera ailegatzea ahalbidetu dio, bai titulazio-kopuruaren zein ikasle-kopuruaren aldetik.

Arabako Campusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Campusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune bat baino gehiago ditu: Leioa-Erandioko gunea, Bilbao Barakaldo eta Portugalete. Honakoak dira Bizkaiko zentroak:

EHUren Leioa-Erandioko campusaren urruneko ikuspegia
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Sarrikoko campusean, Bilbo

Gipuzkoako Campusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako campuseko gelategiaren ikuspegia, Donostia
Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola, Eibar

Ikastegi atxikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako kurtsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitateak 1981. urtetik aurrera udako kurtsoak eskaintzen ditu, Donostiako Miramar Jauregian. Kurtso hauetan, konferentzia, hitzaldi, kursto eta ikastordu magistral ezberdinen bidez jakintza-ezparru anitz jorratzen dira. Udako kurtso hauen ospea gorakorra da urtero. 2006. urteko edizioan (XXV. urteurrenarekin bat egin zuena), adibidez, Noam Chomsky izan zen konferentzialarietako bat.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Unibertsitate Autonomoko errektoreak (1968-1980)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak (1980-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honoris Causa doktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasle mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieratik ikasle mugimendu bizia sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskal Herriko gatazkako borrokekin estu loturik hasiera batean. Euskararen aldeko erreibindikazioa izan zen hasierako urteetan nagusi. 1988 urtean Ikasle Abertzaleak ikasle erakundea sortu zen, ezker abertzalearen inguruan kokatua, gerotztik presentzia etengabea izan duena. Bereziki, euskararen alde, ikasle presoen alde, irakasle espainolisten aurka, unibertsitateko agintarien nagusikeriaren aurka, errepresioaren aurka aritu da. Gerora beste erakunde batzuk srotu dira: Lurgorri (abertzale moderatua, PNVren ingurukoa) eta Eraldatu (komunista).

Mugimendu feminista bizia ere badago. Neska Borrokalariak taldeak sexu-jazarpenaren eta bazterkeriaren aurka borrokatzen du eta mobilizazio ugari egin ditu kanpusetan, irakasle batzuek egindako jazarpen sexuala eta jarrera sexista gaitzetsiz.

ETA unibertsitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 urtean ETA Edurne Uriarte irakaslearen aurka atentatua egiten saiatu zen, baina igogailuko bonba aurkitu zuten lehenago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. berria.info (2010-10-22)
  2. Garikoitz Goikoetxea, «Ikasketa eskaintza eta ikasle trukeak areagotuko dituzte eurocampusarekin», Berria, 2014-11-19
  3. «EHUk 31tik 20ra murriztu du zentro kopurua», EiTB, 2014-11-27
  4. Ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretua, unibertsitate-bermoldaketarako premiazko neurrien ingurukoa.
  5. «Echevarría Gangoiti, Juan - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-09.
  6. «Bilbaopedia - Vicente Lozano López» www.bilbaopedia.info . Noiz kontsultatua: 2019-04-09.
  7. «Bilbaopedia - Justo Pastor Rupérez» www.bilbaopedia.info . Noiz kontsultatua: 2019-04-09.
  8. «Bilbaopedia - Universidad Autónoma de Bilbao» www.bilbaopedia.info . Noiz kontsultatua: 2019-04-09.
  9. «Barberá Guillem, Emilio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-09.
  10. «Goiriena de Gandarias y Gandarias, Juan José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-09.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herriko Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan