Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
2.793.592
🔎
Azalera
28.748 km²
🏙️
Hiriburua
Tirana
📷
Argazkiak
ikusi
Albaniako bandera

Albania Europako hego-ekialdean dagoen errepublika da. Balkanetan kokatzen da, eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean.

Hiriburua Tirana da eta hizkuntza ofiziala albaniera da.

Tirana

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde honek 28.748 km2 ditu eta kostaldea 362 km luze da.

Mendi garaiena Korab (2.753 m) da. Ibai nagusia Drin da.

Durrës hiriko eliza bat

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina iliriarrak eta epirotarrak bizi ziren lurralde hartan.

Greziarrek hiriak eraiki zituzten kostaldean, K.a. VII. mendean.

Beranduago erromatarrek konkistatu zuten.

XIV. mendean otomandar inperioak hartu zuen lurraldea, eta islama ekarri zuen.

1912an independentzia aldarrikatu zuen Albaniak.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]