Txikipedia:Albaniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albaniera hitz egiten den eremua, mapa batean

Albaniera indoeuropar hizkuntza bat da, Europako hego-ekialdean hitz egiten dena. Gaur egun, ia 6 milioi pertsonak hitz egiten dute. Hizkuntza ofiziala da Albanian eta Kosovon, baina Mazedonian, Montenegron, Serbian, Grezian eta Italian hitz egiten da ere bai.

Nondik dator albaniera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztabaida egon arren, Formula e pagëzimit albanieraz idatzitako lehenengo testutzat hartzen da. Erlijoari buruzko testuak jasotzen ditu, 1462an idatzitakoak.

Aurreneko liburu ezaguna 1555ekoa da, Meshari izenekoa. Lehendabiziko hiztegia (latina-albaniera), berriz, XVII.mendean sortu zen.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albanieran bi dialekto nagusi daude:

· Gheg, Shkumbin ibaiaren iparraldean hitz egiten dena.

· Tosk, ibaiaren hegoaldean hitz egiten dena.

Horretaz gain, Albaniatik kanpo albaniera hitz egiten denez, aldaera gehiago ditu. Adibidez:

· Arbëshkera, Italiako hegoaldean.

· Arvanitika, Grezian.