Txikipedia:Altiplanoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Altiplanoa, itsas mailatik 1.000 metro baino gehiagora kokatutako lur-eremu zabala da, mendien artean kokatua dago eta erliebe nahiko laua gatik bereizten da, orokorrean azkeneko mendilerro bi edo gehiagoren artean kokatzen da.  

Altiplanoa

Plaka tektoniko kontinental baten ertzean kokatuta dauden beste plaka batekin konbergentzia-lerroetan daude, gehienetan ozeanikoa dena.

Munduko Altiplanoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerroak paraleloak diren bi mendikateren aldibereko agerpenetik dute jatorria. Bi kateen artean, behin altxatzen direnean, ordokiak sortzen dira sedimentuen edo sumendi motako materialen metaketaren bidez. Goi-ordoki hauek mendilerroak dira.

Altiplanoa hego amerikako goi-ordoki bat da. Altiplanoa, Txileko iparraldean, Boliviako mendebaldean, Peruko erdialde eta hegoaldean, eta Argentinako ipar ekialdean kokatzen da.

Altiplanoaren 3.600 metroko alturak, historian zehar garrantzi asko izan du, adibidez, inka inperioan.

Handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Titikaka, Txileko herrialdean kokatzen da (3.806 m)

-Poopo, Bolibiako herrialdean kokatzen da (3.685 m).

-Coipasa laku-gazia, Bolibiako herrialdean kokatzen da zehazki Oruron (3.656 m).

-Uyuniko gatzaga, Bolibiako herrialdean kokatzen da. (3.653 m).

Boliviako Altiplanoak 60 udalerri hartzen ditu La Paz, Oruro, Cochabamba, Potosí, Chuquisaca departamenduaren mendebalde-ipar-mendebaldean eta batzuetan Tarija departamenduaren mendebaldeko zenbait eremu barne hartzen ditu.

Alpetar mendilerroak, bere gorakada Tertziarioko Aroan gertatu zirenak, bi mendi lerro paralelo edo gehiagotan antolatu ohi dira, oro har plaka tektoniko kontinental baten ertzean kokatuta dauden beste plaka batekin konbergentzia-lerroetan, oro har ozeanikoa dena.

Goi-ordoki honek sumendiei zor diezaieke bere jatorria (laba-jarioak eta beste material bolkaniko batzuk) eta material sedimentarioek eta, ohi den bezala, bi materialen konbinazioz ere sor daiteke, Andeetako mendilerroetan bezala.