Uyuniko gatzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uyuniko gatzaga
Salar Uyuni au01.jpg
Datu orokorrak
Garaiera3.661 m
Luzera140 km
Zabalera110 km
Azalera10.582 km²
Geografia
Map
Koordenatuak20°20′00″S 67°42′00″W / 20.33333°S 67.7°W / -20.33333; -67.720°20′00″S 67°42′00″W / 20.33333°S 67.7°W / -20.33333; -67.7
Estatu burujabe Bolivia
Boliviaren banaketa administratiboa Oruroko departamendua
Hidrografia
Betebidea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Munduko zortzi leku muturreko: Uyuniko gatzaga da munduko lekurik lauena.

Uyuniko gatzaga[1] (gaztelaniaz: Salar de Uyuni), Tunupako gatzaga ere deitua, gatzezko basamortua da, munduko handiena. Boliviako Altiplanoan dago, Potosíko departamenduan, 3.661 metroko garaieran.[2] 10.582 kilometro koadroko eremua hartzen du.[3]

Duela 40.000, urte aintzira handi bat zegoen han: haren ura lurrundutakoan, gatz-lautada sortu zen. Gatz geruzak 120 metroko sakonera du; guztira, hamar mila milioi tona gatz duela kalkulatzen da. Gatz hori ustiatu egiten da: urtero 25.000 bat tona gatz ateratzen dira, baita boro, potasio, magnesio eta litio ugari ere. Hain zuzen ere, munduko litio-erreserba handienetako bat da.[4]

Turistentzako jomuga desiragarria ere bada, Boliviako lekurik bisitatuenetako bat baita, urtean 60.000 bisita baititu. Azaroa inguruan joaten da turista gehien, izan ere, garai horretako euriek ur-geruza fin batez estalita uzten dute gatz-lautadaren zati handi bat. Itxura magikoa hartzen du orduan. Gainera, sasoi horretan hiru flamenko-espezieren ugalketa-leku ere da. Bestalde, ikusgarriak dira halaber lautadaren erdiko Isla del Pescado uharteko kaktus erraldoiak, 10 metrorainokoak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Uyuniko gatzaga, ia erabat laua. Elhuyar aldizkaria, 238. zenbakia, 2008/01/01, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-3-7).
  3. Encyclopædia Britannica - Uyuni Salt Flat, britannica.com
  4. a b Uyuni, gatzezko desertua. Elhuyar aldizkaria, 286. zenbakia, 2012/05/01, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-3-7).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]