Txikipedia:Amets Arzallus

Wikipedia, Entziklopedia askea

AMETS ARZALLUS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amets Arzallus Antia bertsolari euskaldun ospetsua da. Lapurdin jaio zen, 1983ko azaroaren 9an. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen. Beste bertso txapelketetan finalista geratu da.

Zer ikasi du eta zein da bere lana?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Amets Arzallus musikaz inguratuta bizi izan dela beti? Bere aita, Jexux Arzallus bertsolaria, sartu zuen bertsoen munduan. Gainera, ez bera bakarrik, bere ahizpa ere bertsolaria da.

Kazetaritza ikasi zuen eta, gaur egun, bertsolaria, Argia aldizkarian kazetaria, Euskadi Irratian kolaboratzailea eta Hendaiako bertso eskolako irakaslea da. Horrez gain, zenbait liburu ere idatzi ditu.

Amets Arzallus 2013ko Bertsolari Txapelketan.

2016an, Donostian dokumental baten protagonista izan zen, "Europa Transit" izenekoa. Dokumentala Europan gertatu diren gerrei buruzkoa da. Bertan, Arzallus gerratean bizipenak eduki zituzten musikari eta poetekin harremanetan egon zen.

Nola izan da bere ibilbidea bertsolaritzan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ametsek hainbat txapelketa ezberdinetan hartu du parte. Lehenengoa txikia zenean izan zen; Eskolarteko txapelketan.

2013ko abenduaren 15ean Amets Arzallus txapelduna izan zen Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Zeintzuk dira bere liburu ospetsuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • llimani - Boliviako izpiak eta hizkiak. Txomin Txueka-rekin batera idatzita (2006, Argia).
  • Miñan. Ibrahima Balde-rekin batera idatzita (2019, Susa). Euskarazko liburua hainbat hizkuntzatara itzuli da gero (ingelesez: Little brother. An odyssey to Europe; gaztelaniaz: Hermanito; Alemanez: Germanet; italieraz: Fratellin; galizieraz: Miñán).

Zein da bere bertsorik ospetsuena?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Barakaldoko BECen izan zen eta Amets Arzallusek irabazi zuen. Irabazi ostean Ametsek botatako bertsoa da bere bertso ezagunetariko bat:


"Zerutik begira daude

Amets Arzallus 2013an Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi zuen momentuan.

Joxe eta Manuel Mari

ziega zulotik entzuten

beste euskaldun ugari

Muxu bat Iparraldeko

bertso eskolako haurrari

lagundu nauten guztiak

Olatz eta arreba bi

baina ni ez bait naiz hemen

neuk sortutzean ari

Aitarena den txapel hau

eskaintzen diot amari

haurra nintzela euskaraz

erakutsi zidanari."

Amets Arzallusi buruzko bideoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.canva.com/design/DAFVOFRcX9g/CVoPtpy7Ijli1KK3jdqXRg/watch?utm_content=DAFVOFRcX9g&utm_campaign=share_your_design&utm_medium=link&utm_source=shareyourdesignpanel.